XÜXENEAN ENTZÜN

6 -16 urtekorentako Pitzgarri arrapartiazirik

Dagün ürrietaren 4etik harat, Pitzgarri alkarteak bere aktibitateak arrahasiko dütü. Sei eta hamar urte arteko haurrentako, ACE klüba ürrietaren 4ean asteartearekin arrestiriko 5etarik harat zabaltüko da. Izenak emaiten ahal dira sinpleki egoitzara hüilantzez, edo telefonoz 05 59 28 39 14 zenbakiala deitzez. Manon eta Babeth Pitzgarriko langileak :

Kolegio eta lizeoko gazteentakot, Pitzgarriko egoitza, dagün asteazkenetik harat, asteazken oroz egüerdi eterdietarik arrestiriko 5etara, aktibitate desbardinak proposatüz zabalik egonen da.Blitzar nausia ürrietaren 28an eginen da arrestiriko 6etan.