XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola bai eta bai, bena ez nola nahi

« kirola bai eta bai, bena ez nola nahi » lema honekin kanpaina  bat abiatzen da , ikastetxe eta kirol taldeetan !




Leonie Aguergaray:

Kirola desafio bat bezala egiten da geroago eta haboro eta arrisküak hartzen dira osagarriarekin ; gertakari larriak izan direlakoz kanpaina  bat egiten da jakiteko zer egin behar den.
Funtsezko 10 arrau eta komendiorekin banatürik izan da eskü paper bat eta arduradun  desbardiner galteginik zaie arrau horien errespetatzea. Kiroletako bedezi  eta « asso14 » izena düan alkarte batek düe abiarrazi kanpaina eta xiberoan herri alkargoak hartu dü bere gain informazionearen banatzea.