XÜXENEAN ENTZÜN

Igaran urteko Menti Tinietako zoin lehentakaz pozik agertü dira antolazaleak

Ondorioztatze baikorra egin dü Xiberoko Mendi Tinietako zoin-lehentaka antolatzen düan « Ecuries des Cimes » alkarteak. Bere biltzar nausia egin züan igaran ostiralean, Ligiko herriko gelan. Aintzineko urteko 60. zoin-lehentakako parte hartzale hanitx baziren, denbora ejerrarekin, zoin hobe agertü nahian. Diharützaz aparte, dena ontsa joan da. Üngüramenaren alde diren hainbat alkarterengatik ere kasü egin beharra düe. Dagün urteko antolaldiarentako ez bada dena finkatürik, jakinean da Maule-Lextarretik abiatüko dela, bi urtetarik behin agitzen den bezala.
Robert Larrandaburu :