XÜXENEAN ENTZÜN

Txorien arrezagützeko edo lantareen erabilteko ikastaroak horra!

Oihergiko Pedronia etxaltean, laborantxaz gain, Orhantza alkartea ebilten da. Honek bi sail joanaratzen dütü. Aste batetako egonaldiak antolatzen dütü etxaltean berean, eta, alde batetik, laborantxa lanetan parte hartzea galteginik da. Bestalde, ikaste desbardinak ere proposatzen dütü. Dagünekoa apirilaren 23an agitzekoa da, txorien entzüteko eta  horien ezagützeko (ikasaldiaren prezioa: 5euro). Arramaiatzaren 18an agitüko denaren geia dateke, berriz, lantareen biltze eta bestelakatzea, izan tisana, krema edo beste egiteko.
Xehetarzünak Anita Duhaurekin: