XÜXENEAN ENTZÜN

Ziberoko egünaria libürüa argitaratü dü Sü Aziak

Sü Aziak libürü berri bat argitaratü dü.  'Ziberoko Egünaria, Eüskara lehen eta orai' izenekoa. Hortan, XIX eta XX. mentetako ber izena züan egünari edo almanak batetarik hainbat artikülü bildü dütü.  Oro xiberotarrez idatzirik. Hau egin ahal izan badüe Eüskararen Erakunde Publikoaren 1.100 euroko sos lagüngoa bati esker izan da. 1887tik 1914eala, Xiberoko xuriek egünari edo almanak bat argitaratzen züen urte oroz. Ale zonbait galdürik izan badira, abantxü oro bildü dütü Sü Aziak eta hortarik artikülü zonbait bildü dütü libürü hortan agertzeko. Püntü hetako idazmoldean ere ageri badira, egunko ortografala ezarririk izan dira artikülüak. Gei desbardinak dira libürü hontan aipatürik, bestak, bozkak: etxekoen eginbideak, erlijioneak, harginbeltzak, pelota… Sarako idazleen biltzarrean aurkeztürik date igante eta astelehen hontan.
Xehetarzünak oro Allande Socarrosekin: