XÜXENEAN ENTZÜN

Telesforo ez da Bogart antzerkia Muskildin!

Aguirre gerlanIgantean Muskildin "Telesforo ez da Bogart" izeneko antzerkia emanik date Sohütako Eperra ikastolak antolatürik. Iduzkilore Lapurdiko taldearen 3.antzerkia da hau. Igaran abentüan estrenatürik, 12. aldikoz antzeztüko düe. Xabier Mendigurenek züan idatzi eta lan horrentako saristatürik izan zen. Istoriak hiru oinarri dütü: Telesforo Monzonen ihesaldi bat, Casablanca filma eta antzerki talde baten barne karramailak. Müsika ere bada, piano eta esküsoinüekin. Istorio eder, eta erri egingarri hau 10 antzezlek emaiten düe. Igantean, maiatzaren 7a, ikusgei dateke, arren, arratseko 07:30etan, Muskildiko Pusunpesenean.
Bernadette Luro antzerkilaria :