XÜXENEAN ENTZÜN

2010an Xahakoa pastorala Barkoxen

Etxahun alkarteak biltzar nagusia egin dü ostiralean (ürrietaren 16) Barkoxen. Lehenik ikasurteko bildüma eginik izan da, bereziki aipatzez iragan negüan Barkoxek egin Maskarada eta barkoxtar dantzarien elkaldiak. Bena nola ez, dagün üdako pastorala zen aipagei nagusia, Etxahun alkartearen xede nagusia izanen beita ondoko hilabeteetan. Bilküratik landa, Patrick Queheille Kampo alkarteko lehendakariak eta pastoralaren idazleak horren berri eman deikü.
Hasteko erran dezagün Xahakoa izenak pentsarazten ahal deikün bezala, Alexis Etxekopar Attuli omendüko düala üdako jeiak. Bena Attuliren üngürüan, gerla ere aipagei izanen da, barkoxtar kantari famatüak 18 urte beitzütüan ordüan.
Forma aldetik, berezitarzün zonbait ükenen dütü pastoralak. Elizaren gibeleko alorran emanik izanen da, Alozen bezala, egürrezko kaiderak ezarri ahal izateko. Hortaz gain, hiru emanaldi izanen dira ; biga egünez eta bata gaüaz.
Patrick Queheille Kampo pastoralaren idazlea entzün :