XÜXENEAN ENTZÜN

Bortüz bortü 30 urtez

Bortükariak alkartearen biltzar nagusian, bi aipagei nagusitü dira : ola arraberritze eta 30 urteen ospakizüna. Halere lehenik aipatü behar da ikasurteko (ürrietatik ürrietala) bilana egitean, aurten elkaldi hanitx ezeztatü behar izan dütüela aro txarrarengatik.
Bena erran bezala, aipagei nagusiak besteak ziren. Alkarteak jadanik egin züan bezala, nahi lütüzke berriz ere ola zonbait arraberritü. Bat beno haboro nahi lütüzküe beraz berritü, eta zerrendan lehena Oladübi. Bena sos biltzea lan gaitza izanen da, alkarteko Allande Sokarrosek erran deigünaz :


Hain gaitz izanen ez zaiena berriz, alkartearen 30 gerren urtebürüaren ospatzea dateke.
Entzün allande Sokarros :

Jadanik pentsatü düe ibilbide berezi bati :