Allande Etxart. Boltañako ützülüa
Boltaña eskualdearen ezagützera eramaiten zütüet. Xiberorik partitzez Pauen igaran eta Larunsen gainti Portaleteko lepoa igaranen dügü, Formigalen kantütik berriz behera joanen gira, Biescasen exker har eta Brotoko naban behera, Boltaña herriala heltüko gira.
Hor Aragoiko mendialdean gira, 800 metrotan, Mediano aintziraren ondoan. Antso Handia pastoralean aipatzen ziren Sobrarbe eskualde, Roda eta Isabena gaztelüen ondoan. Herri hortako kantari talde batek kantatzen dü:
Que nieva, que nieva, la cara se me hiela,
de prisa, de prisa, tenemos que llegar,
muy pronto a Boltaña, el maestro se nos enfada,
se pone furioso y nos llama jabatos.
Dos veces en los dedos, me ha dado con la regla,
por hablar en la lengua, propia de mi lugar
delante de mis amigos, que hablan castellano,
de las antiguas palabras, me hacen avergonzar.
Zortzi bersetetarik bi ezari dütüt eta Xiberotarrez irakur ditzagün:
Zer elürra, zer elürra, begitartea karrontatzen zait,
laster, laster, heltü behar dügü,
fite Boltañala, errejentak aspertüa eginen dü,
kexatüko da eta basurde hüme deitüko gütü.
Bi aldiz erietan jo naü erreglarekin,
ene herriko mintzajean mintzatü nizalakoz,
Kastilanoa ontsa emaiten düen ene lagünen aitzinean,
mintzaje zahar hortaz nahi naü ahalkerazi.
Düala ehün urte, etxenko mintzajean mintzatzen ziren haurrer jo eta sü, Pirineen bi aldetan, eskola bertsüa ote?
Eskualde hortan txülüla eta ttunttuna joiten düe heben bezala, Pirineetako lekü hanitxetan bezala eta leküko mintzaje zahar hortan hona bi bersetak:
Que nieba, que nieba, a cara me se chela,
ascape, ascape, tenemos que plegar,
luego ta Boltaña, o maestro nos carraña,
se torna prou furo y nos llama chabalin.
Dos beces en os didos, m'ha trucau a palmeta,
por charrar en o fabla, que ye d'o mio lugar,
debau d'os mios amigos, que charran castellano,
d'as antiguas parolas, m'en fan albergoñar.
Kataluinako mügan gira hor, bena gure biarnes aüzoetarik entzüten da « prou », « carraña » eta « debau ». Mintzaje zaharra da eta orai eskoletan erakasten da , mintzaje hori baizik erabilten düen eskolak ere badira.
Boltaña eskualdean üngürü bat egin dezagün « la ronda de Boltaña »ren kantore osoa behatzez :





