• PDF
  • Imprimer

Etxalde alkartea handitü nahian

Etxalde alkarteak hontarzunak txerkatzen dütü. Jakitez hainbat herritarrek nekeziak dütüela, 40 kide dütüan alkarteak, bizigien merke alokairatzea du xede. Ez zaitzolarik eskentürik, Etxaldek merkatüan erosten dütü. Alkarteak ez dü sos irabazteko xederik. Orai artino, bere eremüa Xiberoan balin bazen, oraitik aitzina Ipar Eüskal Herri osoala hedatü nahi da.
Beñat Etxebest alkartearen eramailea :

  • PDF
  • Imprimer

Axuria kooperatiba Esküaldearengandik lagüntürik date!

Igaran urteko biltzar nausiko argazkiaAxuria kooperatibaren aragiaren pikatzeko gelaren egingeiak aitzina jarraikitzen du. Igaran astean Alain Rousset Akitania Berria Esküaldeko bürüari batzarri egin zeioen, Barkoxen. Han Esküaldebürüak hitzeman zeien diharüztatze lagüngoa bat ekarriko zeiela. Ezi, 2 milioi euro kosteko da Sohütako bastimentü berria. Esküaldearen esküdüntzen barne denez geroz, lagüngoa galdegin deie. Audela, Alain Roussetek laborariak builtarazi nahi dütü hazkuntzatik haste azietala artinoko ürrats ororen egitera, hots ekoizpen katea osoa günean berean segürta dadin. Bestalde, Axuria kooperatibak merkatü berri bat ediren du Japonian. Berri hona, jakitez han axuria urte osoan jaten düela. Peio Quihillalt : {play}artxiboak/axuriapeioquihillalt20170518.mp3{play}

  • PDF
  • Imprimer

"Atte hil aurretik" antzerkia arrats hontan.

Mauleko Maiatzeko Antzerkialdian, eüskarazko antzerki bakoitxa ostegün arrats hontan date. «  Atte hil aurreti k" edo «  aita hil beno lehen » dü izenbürüa. Miren Tirapu nafartarrak dü antzerkia idatzi eta Maika Etxekoparren lagüngoarekin hontü. Baldintza zinez honetan lan egin düe, zeren eta antzerki horrek sos-lagüngoa desbardinak honki beitütü. Istoriaren aldetik, ihauterien denboran igaraiten da. Pertsonaje nausia arakin edo aragi saltzale bat da, eta harek bere amamaren sekretüak ezagütü arau, bere biziaren ikusteko manera kanbiatüko deio. Antzerkia Mauleko sü ehaileen kaserna ohian, hots Tokia antzerki konpainiaren egongian emanen da, 20:30etan.
Maika Etxekopar :

  • PDF
  • Imprimer

Jean Lassalle Frantziako legebiltzarrealako haütagei

Jean Lassalle haütagei izanen da Pirinio Atlantikoetako 4. bozka-eremüan. Biarnotik Eüskal Herriala joaiten den bozka-eremüan depütatü da 2002tik eta Barthélémy Aguerre dateke bere ordezkoa. Frantziako Presidentziako kanpainan lehiatü ondoan, denbora hartu dü gogozkatzeko berriz presentatzen zenez ala ez eta ikusiz orai artino eraman düan lana, ez züala gibel egiten ahal erran dü depütatüak. Kanpainaren lelo edo mezü nausia izanen da baserrigüneen defendatzea. Uste du aldi hontako kanpaina gogor izanen dela, ikusiz haütagei baliosak badirela, hala nola Bernard Uthurry, Marc Oxibar edo Laurent Inchauspé. Bozka-eremu hortan, 13 haütagei dira oranokoan.
Jean Lassalle :
Barthelemie Aguerre :

  • PDF
  • Imprimer

Parke Natüral bat Eüskal Herrian

Eüskal mendialdean parke natüral baten egiteko erabaki da Garazi-Baigorri Lürralde Ordezkaritzan bildü den, Euskal Mendiaren gidaritza batzordean. Iparraldeko 4 mendi botingoetako, Akitania Berria Esküaldeko eta Eüskal Hirigüne Alkargoako haütetsien artean hartü da erabaki hori. Ipar Eüskal Herriko mendialdean, 111 herri dira sartürik eta azken 15 urte horietan algarrekin lanean ari dira, Leader egitasmüaren ildotik. Orai ürrats bat haboro egitea deliberatü düe, Parke Natüral baten egingeia ikertzez. Lehen gogoetaldiak urte bat iraünen dü eta ondotik herriek erabakiko düe aitzina jarraiki nahi düenez ala ez, 7 urte iraünen düan ikerkaldi  batentako.
Pepela Mirande :
Jacques Barreix :


Lire la suite...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL