• PDF
  • Imprimer

R-a nola ahozkatzen da?

Sud Ouest eko argazkiaEüskaraz, « r »-ren ahozkatzeko manera kanbiatü da azken hamarkadetan. Ondoramen hori da Xantiana Etxebestek lantzen düana eskolatze ikerkan edo tesian. Haren fakültateko tesiaren helbürüa zen ohartzea « r » horren, ahozkatzeko manera nola kanbiatü zen. Ohartü da orotarat R-aren ahozkatzeko 9 manera bazirela. Bi nagusiak direlarik eüskarazko manera, adinekoek egiten düena, eta 40 urteren peko haboroxeenek ahozkatzen duen frantsesezko manera.
Xantiana Etxebest :

  • PDF
  • Imprimer

Güne partekatüaz gogoetaldi arrakastatsü bat igaran da!

Nola hauts mündü nümerikoak sortzen düan bakardade eta jentarte gabezia ? Nola alkarren arteko errespetü eta honespenarekin, ezagütü eta partekatü bata-besteen jakintza eta ahalak ? Nola eta non eraiki galto horik üztartzen dütüan güne partekatüak ? ODACE egitürak kümitatürik, ideia horien üngürüan dira 50 bat jente igaran neskenegün goizan Urdiñarben bildü. Taldeka jüntatü diren partaideek, alkarren ezagützeko beharra agertü düe, alkarte, eskola, lantegien artean diren mürrüen hausteko beharra eta lana beste gisaz antolatzeko eta bizitzeko. Hortarako, püntako tresnez düntürik diratekean güne partekatüak beharrezko ikusten dütüe. Urte bat barne, lehenek agertü behar lükee.
Frantxoa Dascon :
Beñat Elkegarai :
Pantxika Maitia :
Pierre Lalague :

  • PDF
  • Imprimer

Albert Aguiar zentü da

Sud Ouest eko argazkia, 2001eko argazkia 69 urtetan zentü da Albert Aguiar Santa Graziko aüzapeza. 1977an herriko oposizioneko zerrendan sartü zen. Hamabi hortan egonik,1989an aüzapez izendatürik izan zen, eta 28 urtez kargü hori segurtatü, berriki arte. Bere mandatu pean azpimarratzeko lanetan, Kakuetako arroilaren egokitze lanak, eta "Denen etxearen"eraikitzea besteak beste.
Bere ehortzeta meza, bihar ( neskenegünarekin), goizeko 10ak eterditan date.
Peio Ilheo Chouhourt :

  • PDF
  • Imprimer

Maiatza tauletan berriz horra zaikü!

Maule-Lextarreko antzerki jeialdia15. aldikoz iraganen da maitzaren 18,19 eta 20an. Arren, 3 egunez, karrika antzerkia, zirka, dantza eta müsika nausi dirate Mauleko güne desbardinetan. Jeialdiaren helbürüetan da ere eskolen parte hartzea eta, gisa horrez, antzerkialdia abiatüko da San Frantses kolegioko ikasleen antzerki batekin. Aurtenko antolaldia 15. izanez, lehentarzüna dantzari emanik izanen da eta ikusgarri haboroxeenak kitorik izanen dira. Hitzordü zonbaiten aipatzeko: ostegün arratsean (18a) Atte hil aurretik eüskarazko antzerkia Mauleko Kasernan, 20:30 etan ; ostirale arratsean, Dantza klas, Xiberoko lizeoko ikasleen ikusgarria. Xehetarzünak Beatrice Lahargou zinegotxiarekin:

  • PDF
  • Imprimer

Amatik kooperatibak xede berriak dütü

Amatik Webgunean hartütako argazkiaAmatik kooperatibak Lacaune axurien saltzeko plantatü zen düala 7 urte. Eta igaran urtean ezagügarri edo label gorria üken dü. Bena bada 30 urte Xiberoa, Baxenabarre eta Biarnoko hainbat laborari Lacaune arrazarekin ari direla lanean. Hatsarre hartan, 100 laborari hasi ziren 27.000 lacaunerekin. Orai 52 etxalte biltzen dütü Amatik kooperatibak. Laborari horiek ardi arrazaz kanbiatzea deliberatü züen genetikaren aldetik aitzinatürikago beitziren, eta ezne haboro emaiten beitzüen. Orai kooperatibaren xede berria da axurien karkazarekila saltzea.
Xehetarzünak oro Amatik kooperatibako Marie-Christine Pinquerekila:

Lire la suite...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL