• PDF fitxategia
  • Inprimatu

Üdan ere eüskara ikasten

Urte oroz Xiberoko gaü eskolak antolatzen düan ikastaldia Maulen, Agerrian eginen da aurten. Agorrilaren 2tik 6ealat, goiz oroz kurtsoak izanen dira lehen mailatik alfabetatze heinealat, eta arrestietan atelierrak badirateke (ikusten ahal düzüen bideoa 2007ko ikastaldian eginik izan zen).
Ikastaldia 265 € pagatüko düe langileek eta 220 € langile prekarioek, langabetüek ala ikasleek. Jakin behar da halere herri alkargoatik eta eüskararen erakunde püblikotik sos lagüntzak ükeiten ahal direla. Izenak üztailaren 16eko eman behar dira ondoko zenbakian : 05 59 19 18 44.
Entzün Ekaitz Mazusta, gaü eskolako lagüntzailea :

Ikus 2007ko ikastaldiko bideo hau :

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Hondarkintegiaz inkesta püblikoa

Sarrikotapeko hondarkintegi xedea aitzina doa, inkesta püblikoa hasi berri beita. Asteartean hasirik (arramaiatzaren 22) herritarren informatzeko eta beren ikusmoldearen berri ükeiteko, hiru inkesta egilek permanentziak eginen dütüe Sarrikotako herriko etxean eta Maulen herri alkargoaren egoitzan. Bil ta Garbi sindikatak abiatü prozedürak dütüan lau ataletarik biga dira herritarrer aipatüko zaitzenak : xedea oroen interesekoa ote denez eta hondarkinen tratatzeko haütatürik izan den sistema egokia denez.
Sarrikotako zentroan (eginik datekealarik) urtean 20 000 tona hondarkin tratatü behar lirateke, eta 10 bat langile enplegatü lan horren egiteko.
Entzün Alain Iriart, Bil ta Garbiko lehendakaria :

Permanentzien tenoreak ikusteko, klika heben pean "haboro irakurri".

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Etxez-etxe kanpaina hasten dügü

Aurtenko opariaUrte oroz bezala, Xiberoko Botzako langile eta lagüntzaileek etxez-etxe kanpaina eginen dügü üda hontan ere. Iragan neskenegünean hasirik, herrietan gainti kurritüko gira züen lagüntzaren galtatzeko. Irrati honen ibilmoldean ezinbestekoa da üda oroz biltzen dügün sos zione hori. Gure lagüntzeko prest denak deit beza irrati hontarat (05 59 28 29 87). Besteak, züen etxetik iraganen girelarik ikusiko zütüegü, eta gure programazioaz ohar egin nahi badüzüe ez düda. Jakin ezazüe ere bestalde lagüntzak xüxenka igorten ahal dütützüela helbide hontara : 18, Victor Hugo karrika, 64130 Maule.
Eskerrik hanitx aitzinetik.
Entzün Allande Errezarret, gure administrazio bülegoko kidea :

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Baldi, ümiltarzünez

Maddi OihenartMaddi Oihenartek Juantxo Zeberiorekin batean plazaratü berri düan diskak Baldi dü izena, eta hitzaren erranahi desbardinetarik "ümil" haütatü dü barkoxtarrak. Hitzen egile haboroenak idazle ezagünak dira : Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Itxaro Borda, Leire Bilbao edo Joxean Artze. Horietaz gain, hiru kantore xiberotarrez dira : Bortü Txoria Alexis Etxekopar "Attuli" zenarena, Plañu niz eta Maddi Oihenartek berak idatzi Hitz bat kantorea. Aldi hontan No-Cd Records argitaletxearekin plazaratü dü diska.
Maddi Oihenartek Juantxo Zeberio aurkeztü deigü lehenik :

Entzün "Attuli"ren Bortü Txoria :

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Terre Verten urte bateko esperientzia

Jean Bernard SerbielleBil ta Garbi sindikatak Sarrikotapean hondarkintegi baten egiteko xedea plazaratü züalarik, herrian Terre Verte alkartea sortü zen. Geroztik, hondarkinen tratatzeko manera ezberdinetaz ikerketa ezberdinak egin dütüe, Frantzian gainti ebiltez. Hortaz gain, berexketa eta sentsibilizazioaz lan bat beno haboro egin düe ; horietarik azkena, düala urte bat hasi zen esperientzia (ikus heben egin günüan artikülüa). Ordüan hogei familia aipatzen güntüan, gerozik berrogei dira esperientzian parte hartü düenak : urte oso batez hondarkinak berexi dütüe eta denak oro pezatü. Jakin behar da berexi dütüela, Terre Vertek hala galteginik, departamentü hontan berziklatzen ez diren hondarkinak ere. Aste hontan emaitzak aurkeztü dütüe eta gure hondarkinen %15 tratatzen ahal ez dela dio alkarteak.
Entzün Jean Bernard Serbielle :

Gehiago irakurri...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL