• PDF
  • Imprimer

Greba Sohütako lizeoan

Ehün bat ikasle dira Sohütako lizeoan Chatel erreformaren kontre altxatü direnak. Iragan ostiralean (abentüaren 18) hasi ziren manifestaldi batekin, Mauleko beste lizeoetako ikasleak bildü nahian. Champotik hasi ziren eta han zonbait adixkide berenganatü, eta San Frantsesen berriz arrakasta güti kausitü züen. Hots, ez ziren antolatürik. Egün berriz (abentüaren 16), Sohütako lizeo aitzinean sü bat piztü düe hotza ez dadin traba izan, eta edari beroak ere badütüe.
Erreformaren helbürüarekin ados dira, erran nahi beita gazteak hobeki orientatzea eta zailtarzünean diren ikasleen lagüntzea, bena hortarat heltzeko gobernüak haütatü düan bidea salatzen düe.
Entzün Lucille, ikasleen bozeramailea :
Entzün Zachary, ostiraleko mobilizazioaz :
Zachary Xiberoko Botzaren mikroan Sü bazterrean Lucille Xiberoko Botzaren mikroan

  • PDF
  • Imprimer

Pil Pilen diska berria

Hedaldaka deitü dü Pil Pilek bere diska berria. Müsikarekin eta gabe, 14 kantore kantore bildü dütü laukoteak. Mixel Tikoipe, Alexandre, Jojo eta Bernadette Bordagaraiek düe taldea osatzen. Taldea ezagützen düenek, kantaldietan ebilirik beitira azken denboretan, kantore zonbait ezagütüko dütüe taula gainean eman beidütüe jadanik. Mauleko Herri Ekoizpen saltegian eta müsika saltegi haboroetan atzamanen düzüe Pil Pilen Hegaldaka.
Entzün aurkezpena :
Informazio haboroentako, klika heben.

  • PDF
  • Imprimer

Eüskararen besta nazionala

Maialen Lujanbio Iñaki Muruaren besoetanBertsoa ez da denen gustükoa, normal den bezala. Bena Barakaldoko (Bizkaia) BEC gela erraldoi hartara hüilantü den orok ikusi dü Eüskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala batek zonbat indar badüan. 14 500 ikuslek bat egin züen igantean bertsoak sortzen düan emozionean. Ageri zen esküzartetan, oihüetan, negarretan, ühainetan (delako "ola") eta ageri zen alde orotan. Hitz-ordü horrek aski indar ez balü bezala, audela txapela iragan da Andoni Egañaren (lau aldiz txapeldün) bürütik Maialen Lujanbioren bürü gainealat... eta audela Amets Arzallus hanitxek txapeldün ikusten züen emaitza ezagütü aitzin... eta audela Joxe Agirre gipuzkoarrak lau bertso kantatü dütü leküa txapeldünari ützi gabe. Hots bi hitzetan, egün handia izan da.
Xiberotik joanik ziren autobüs edo otoetan ez bazinden (edo bai), heben dütützüe bertso zonbait, beste hanitx bezala, hunkigarriak.
Gaia süa hitza zelarik, bürüz-bürükalat heltü diren bi bertsolarien lanak.
Entzün Maialen Lujanbio :
Entzün Amets Arzallus :
Entzün Andoni Egañaren azken agurra :
Eta txapeldün berriaren agurra :
Xan Alkhat eta Karlos Aizpurua 14 500 so-egileetarik zonbait Katalanak ützülpenak behatzen ari

  • PDF
  • Imprimer

Egüberriz kantatzen beita

Urdiñarbe eta Muskildiko haurrak beste hanitx bezala kantan hasi dira egüberri prestatzeko. Beren andereñoak (ttipi eta handienak) Xiberoko Botzari hersatü dira kantore horiek opari bilakatü nahian ; haurrek eman kantoreak grabatü dütügü diska baten egiteko. Dagün ostegünean (abentüaren 17) Urdiñarbeko salan ezarriko dütüe salgei diska horiek. Artean, hamasei kantoreetarik bata behatzen ahal düzüe heben.
Kantorea entzün :

  • PDF
  • Imprimer

Ondarkintegia eginen da

Sarrikota-peko ondarkintegi xedea aitzina eramanen da, Bil ta Garbi sindikatak hala deliberatü ondoan. Iragan astean, Xiberoako herri alkargoaren bilküran horren berri eman züan Dominique Carrere sindikateko lehendakariak, bena sarrikotarrak jakinean beitziren, saldoan joan dira beren ezadostarzünaren erakustera.
Horra eztabaiden zati bat, Mixel Etxebestekin :
Geian sartzeko, entzün Dominique Bosq ondarkintegiaz :
Prefosta, Sarrikota-peko herritar zonbait (40 bat ziren herri alkargoaren bilküran) eta herriko etxea kontre agertü dira lehenago bezala, eta oraikoan, mehatxüka hasi dira. Ondarkintegia eginen den günea Sarrikotatik 3 kilometretan da, eta harat joaiteko, herriaren bide batetarik iragan beharko düe Bil ta Garbiko kamiuek. Bide hori trabatüko düela erran düe iragan asteko bilküran. Dena den afera hontan azken hitza prefetak dü ükenen.
Xehetarzün haboro Dominique Carrere Bil ta Garbiko teknikalariarekin :

Lire la suite...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL