• PDF
  • Imprimer

Ardi saila interneten

www.gis-id64.com web güne berrian ardi saila ordezkatzen düan GIS egitürak informazio hanitx zintzilikatü dü. Xiberoaz ere ikerlan zonbaiten txostenak irakurgei dira, bena bada hori beno haboro. Hasteko Jean Marc Arranz web güneko ardüradünari GIS delakoaren aurkezpena egin dezan galtegin deiogü :
Erraiten zeikünaz, ardi sailari interesatzen den nornahik informazioa atzamanen dü, izan dadin laborari, ikasle edo beste. Bereziki GIS id64-aren emaitzak deitü atalan "résultats du GIS id64" da mami haboroen. Bost sailetan sailkatü dütüe orai arteko ikerlanen emaitzak, eta sail bakoitxa PDF formatüko txostenek elikatzen düe. Hortaz gain, "Docuthèque" atalan, word formatüko testu zonbait eta bereziki argazki andana bat hartzen ahal da, eskübide arrenküretaz axolatü gabe.
Entzün Jean Marc Arranz :
Web günea ikusteko, heben klika.

  • PDF
  • Imprimer

Nanoteknologiarekin eztabaida handia

Ostirale hontan Mauleko Zinka ostatüan, ülüntzeko 8.30tan, "Le silence des nanos" filma ikustea eta ondotik bere egilearekin eztabaidatzea proposatürik zaizüe. Nanoteknologia zer den bi hitzez argitzeko, atoma eta molekülen heineko teknologia dügü. Zientzia aitzinatzen den ber, pentsalari zonbaitek eztabaidak plazaratzen dütüe, zeren eta Heidegger filosofoak zion bezala "zientziak ez dü pentsatzen". Bide hortarik joan da Julien Colin, filmaren egilea. Bereziki filosofoak mintzaraztez, nanoteknologiaren garapenak bazter ützi düan pentsaketa builarazi nahi lüke. Asteazken gaü hontan Baionan, ostegünean Pauen eta Ostiralean (abentüaren 11) Maulen erran bezala, filma erakutsi eta eztabaida animatüko dü Julien Colinek.
Entzün Julien Colin, filmaren egilea :

 

  • PDF
  • Imprimer

Txalaparta eta elektronikaren ezteiak

Uhartetik (Nafarroa) Maulerat jin dira Gomi eta Lander Flakutt beren talde berriaren aurkeztera. Uharteko Txalaparta Taldea behin beno haboro ikusi ahal izan dügü Xiberoan, eta iragan urteko Maiatza Tauletan antzerki festibalean, Flakutt bilakatüko zenaren lehen aurkezpena egin züen. Geroztik lan egin düe, eta lanak grabatü. Txalaparta eta müsika elektronikoaren arteko nahasketak eginik, lehen diska salgei ezarri düe, Mauleko Herri Ekoizpen saltegian besteak beste.
Entzün diskaren aurkezpena :
Haboro ikusi, entzün edo jakiteko, heben düzüe Flakutten myspace günea.

  • PDF
  • Imprimer

Har eman Maulen neskenegünean

Klun edo pailazo bat, sonüegile bat eta dantzari bat alkartü dira Har eman ikusgarri poetikoa proposatzeko. Biziaren gorabeherak eramanik, norat bürüz ari den ikusteko denborarik ez düanaren poetika lantzen dü. Dantzak zerbait ekarten dü, müsikak ere, klunak ere eta poesiak ere... Ez da sail bakar baten etiketarekin aurkeztürik izan. Eta arte ezberdinen kürütxatze horrekin, pertsonaia bat bere osotarzünean erakutsi nahi deigüe hiru arizaleek : Jean-Christian Irigoien, Mathieu Mendizabal eta Pierre "Vivi" Vissler. Abentüaren 12an neskenegünean ikusgei dateke Maule Baitha zinema gelan, gaüko 9etan. Sartzea 12 eurotan izanen da, eta apaltzeekin 7 euro eta 5 euroetan (dohainik 7 urtez pekoentako). Hebentik kolektiboaren antzezlana da.
Entzün aurkezpen labürra Pierre "Vivi" Vissleren ahotik :

  • PDF
  • Imprimer

Wood's stown Astobelarran

Iragan neskenegünean aurkeztü züan astobelarrak bere azken argitalpena Mauleko Herri Ekoizpen saltegian. Alphonse Daudet idazle ezagünaren testu labürra dü argitaratü, eüskaraz eta frantsesez. Ber libürüan, Jean-Claude Touzeilen olerkia ere irakurten ahal da, hori ere eüskaraz eta frantsesez. Ützülpen lanetan ari izan den Piarres Erdozaintzi Etxart alkarrizketatü dü Dominika Rekalt (TTK) gure lankideak.
Entzün liburüaren aurkezpena :

Lire la suite...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL