• PDF
  • Imprimer

Xiberoko arropak

Pastoraletan arropetaz axolatü den nornahik ezagützen dü Erramun Garcia. Azken urteetan, arropen egitea eküratü nahi lüküala dio, bena oraikoz ez da nihor ere formatürik hura bezala arropak egiteko. Hortaz gain, herrietan beitira halere jostünak eta arropa egiten badakienak (dantzarienak eta beste...), zonbaiten arabera egiteko manera zonbait galtzen ari dira. Hortaz arrenküratürik, Xiberoako Herri Alkargoaren kültür taldeak bilkürak egiten dütü azken denboretan gogozkatze horien partekatzeko, eta nork daki, zerentako ez Erramun Garciak egin lanaren segida segürtatzeko.
Düala bi urte hasi zen lan hau herri ezberdinetan diren arropen zerrendatze batekin. Arropa zonbaiten argazkiak bildü dütügü.
Entzün Daniel Mainhaguiet, kültür taldeko haütetsia :

 

  • PDF
  • Imprimer

Herioa aipatzen delarik

Aipezina ala "Tabou" ümen da herioa, edo heriotza, edo hiltzea. Nolanahi deitürik ere, biziaren parte dela ezin üka. Hebentik kolektiboak antolatü gaüaldian, iragan neskenegünean, manera ezberdinez aipatürik izan da ; olerkiz, kantorez, eta elez. Batetik Jean Mixel Bedaxagar kantaria (argazkian esküin), bestetik Christophe Ascos "Kakoi" erizaina (erditan) eta Allande Etxart antzerki irakurlea gaü hartan. Horier bürüz, ikusleen artean bazen ere Madouce Araguas, olerki zonbaiten irakurten.
Herioaz lau ikusteko manerak proposatzen deitziegü heben, gehitzez halere ikusleak parte harzale izan zirela, beren esperientzia edo oharren bidez, gaüaldi ondarrean.
Entzün Jean Mixel Bedaxagar :
Eta egin deiogün alkarrizketa :
Entzün Christophe Ascos "Kakoi" erizaina :
Entzün Madouce Araguas :

  • PDF
  • Imprimer

Haurrak badoaz Gamere-Zihigatik

Neskenegünean (azaroaren 7) Gamere-Zihigako kontseilüak eta haurren aitetamek bertan behera ützi düe orai artino eskolan eraman borroka. Alde batetik, beren süstengazale izan den Jean Lassalle haütetsiak erran deie ministeritzaren partetik eskola zerratzearen deliberoa behin betikoa zela (funtsean lehenago bezala). Bestalde, Herriko kontseilüa egün zonbait lehenago bildü zen eta aitetamak ere bai ; üdüri lüke ez züala mündü orok borroka bürüalat eraman nahi. Neskenegüneko bilküran eztabaida amiñi bat ere izan da, kontseilüak ez düalakoan behar bezala aitzina eraman eskolaren aldeko borroka. Dena den, azkenean haurrak Atharratzerat eramanen dütüe. Azken erabaki horren argitzeko, hiru alkarrizketa proposatzen deitziegü heben.
Entzün Alain Coyos, haur baten aita :
Entzün Battitta Aguer, herriko aüzapeza :
Entzün Jean Lassalle haütetsia :

  • PDF
  • Imprimer

Energia berriztagarrien erakustaldia

Salua ofizialki ostirale hontan hasi da. Eskoletako ikasleer proposatürik ziren mintzaldiez gain, dener zabalik zen mintzaldian ekolabel turistikoak ziren aipagei (ezkerreko argazkia). Neskenegün eta igante goizanko 10etarik aitzina arra zabalik dirateke Mauleko Jai-Alaieko bortak. Egitaraua, web güne hontan atzamanen düzüe, peko artikülüan.


Entzün Dominique Bosq :
Entzün Jean-Jacques Etxeberri Llargo :
Entzün Benoît Plat, erakusmahain batetan :

  • PDF
  • Imprimer

Chaumes gaznategiak laborariak galtzen ?

Biarnoko APLI alkarteko laborari talde batek bi bilküra egin dütü Chaumes gaznategiko züzendariekin, azkena asteazkenean (azaroaren 4) berean, baldintza düinen galtegiteko. Prezio goragoa galtegiten düe prefosta, xüxen erraiteko 400 euro tonakal oraiko 265 euroen partez. Hortaz gain, ekoizpen kostüa ere kontüan hartürik izan dadin galtegiten düe, bai ete "flexibilité" eta "contractualisation" delakoen eküratzea. Bena laborarier bürüz zirenek (Chaumes-eko bürüak) ez dütüe baldintzak honartü. Ondorioz, Biarnoko laborari horiek beste erosle bat txerkatzen düe, eta Mauleko gaznategia üzteko püntüan dira.
Entzün Serge Estanguet, Escouteko laboraria :

Lire la suite...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL