• PDF
  • Imprimer

Herioa Hebentikenean

Herioa da kümita nagusia Hebentiken egoitzan neskenegün hontan. Madouce Araguasek haütatü olerkietan, Jean-Mixel Bedaxagarren kantoreetan, Christophe Ascos erizainaren esperientzian, Allande Etxartek haütatü antzerki batetan... orotan herioa dateke aipagei. Biziaren parte da, bena güti aipatzen da. Hargatik hunkiezina ala "tabou" dea gei hau ? Ez Hebentik kolektiboko kideentako.
Allande Etxart entzün :
Eta Allande mahainüngürüko mintzazaleetarik bat izanen beita, argitü deigü zer gei düan aipatü :
Hitzordüa Hebentikenean (Chaumes gaznakagiaren ondoan) neskenegün ülüntzeko 7.30tan.

  • PDF
  • Imprimer

Energia berriztagarrien 4. erakustaldia

Ostiraletik iganteala izanen da laugerren Energia berriztagarrien eta eko-eraikuntzaren erakustaldia. Jean-Peille Iriartek egitaraua zehaztü deigü :
Ostirale arrestiritan Agenda 21 :
Neskenegün arrestiritan :
Igante arrestiritan :

Ostiralean :

14:30 Hitzaldi : « Agenda 21 : zer da ? zer balüke eneki ikusteko ? »
Phylippe Méau – Viv’Energie / Ekhigeo
17:00 Hitzaldi-eztabadakatze : «Üngüramen zaintzale eraikintza turistikoak : nola planta»
Eüskal Herriko mendialdeko 4 ikusbide :
- Irabarneko Jauregiko aizinarte egongia (Mauleko Herriko Etxea)
- Europako Ekolabel eta ostalergoa – 2 ostaler xiberotarren jakilegoak
- Narbaitz kanpagiako -ekobakantza egongiak (Azkarate)
- Legordia Bordako zühaintzetako etxolak (Itsasu)
18:00 : Feiraren abiatze ofiziala

Neskenegün eta iganteko egitarauentako, klika heben pean "haboro irakurri".

  • PDF
  • Imprimer

ADNaz mahainüngürüa gibeltürik

Jakin berri dügü mahainüngürüa gibeltürik izan dela. Ez dakigü orano noiz datekean...
Badakizüe düala aste zonbait ELBko kide bat epaitürik izan zela ADN emaitea ez honartzeagatik. Zigortürik izan zen audela, eta bada jente hanitx arrenküra handiak ikusten dütüana gei honen üngürüan. Mahainüngürüan parte hartüko düan Marie-Claire Leurgorri, ELBko kidea, irratilat jinarazi dügü horren aipatzeko. Lehen-lehenik, epaiketa hobeki esplikatü deikü.
Entzün Marie-Claire Leurgorri :
Hortaz gain, galtegin deiogü argitzea xüxen, jadanik argi ez balitz, ADN emaiteak zer arrenküra sortzen ahal düan, bereziki sozial mugimentüentako.
Entzün Marie-Claire Leurgorri :

  • PDF
  • Imprimer

Bortüz bortü 30 urtez

Bortükariak alkartearen biltzar nagusian, bi aipagei nagusitü dira : ola arraberritze eta 30 urteen ospakizüna. Halere lehenik aipatü behar da ikasurteko (ürrietatik ürrietala) bilana egitean, aurten elkaldi hanitx ezeztatü behar izan dütüela aro txarrarengatik.
Bena erran bezala, aipagei nagusiak besteak ziren. Alkarteak jadanik egin züan bezala, nahi lütüzke berriz ere ola zonbait arraberritü. Bat beno haboro nahi lütüzküe beraz berritü, eta zerrendan lehena Oladübi. Bena sos biltzea lan gaitza izanen da, alkarteko Allande Sokarrosek erran deigünaz :
Hain gaitz izanen ez zaiena berriz, alkartearen 30 gerren urtebürüaren ospatzea dateke.
Entzün allande Sokarros :
Jadanik pentsatü düe ibilbide berezi bati :

  • PDF
  • Imprimer

Bloga Bloga emankizün berria

Etienne Boyer eta Laurent Caudine bikoteak aurkeztürik, Bloga Bloga hedatü dügü gaur lehentze asteartean (azaroaren 3). Boga bogarekin egin hitz joküak dion bezala, blogak dira aipagei Bloga Blogan, eta interneten bidez, gei ezberdinak jorratüko dütüe. Hilabeteko lehen asteartez hedatüko dira oraitik aitzina. Aste hontakoan, Allande Errezarretek ere parte hartü dü. Erran gabe doa web güne hontako emankizünak sailean atzamanen düzüela.
Soinü deia entzün :
Eta emankizünak bere bloga ere badü : http://blogaemankizuna.blogspot.com/

Lire la suite...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL