• PDF
  • Imprimer

Agosti Xahori omenaldia

Omenaldi xüme bat datekeala erraiten düe Agosti Xahoren Adiskideak alkarteko kideek. Iragan urtean izan zen lehena, eta aurten ere, Baionako hilobian omentüko düe Xiberotarra.
Bere bizi labürran (1811-1858) lan hanitx egin zütüan xiberotarrak. Idazle, kasetalari, eüskararen eta eüskal kültüraren süstazale, ezkertiar eta errepüblikanoa, pentsalaria... eta besterik ere izan zen. Bestalde, literatüran ere ari izan zen eta bere libürü bat baizik ez balitz aipatü behar, Voyage en Navarre zatekeala erran deikü düdarik gabe Allande Sokarros, Agosti Xahoren Adiskideak alkarteko kideak.
Bere biziaz haboro jakiten ahalko da Agosti Xahoren omenaldian, Baionan. Aurten, mintzaldi bat proposatzen düe ostiralean, ülüntzeko 6etan, Fermin Arkotxa delarik elhestatüko.
Omenaldia berriz, neskenegünean, goizanko 11etan dateke Baionan, San Leon hilerrian.
Entzün Allande Sokarros :

  • PDF
  • Imprimer

Pastoralak 2015 artino

Pastorala ez dela galtzeko püntüan, lotsarik gabe erraiten ahal dügün zerbait da, 2015. urtea artino izanen beitira gütienez. Harrigarri udüri badü ere, kostüma bilhakatzen ari da hiru, lau edo bost urte lehenago pastorala baten iragartea... üxü jakin gabe ere zoin gei edo pertsonaren bizi jorratüko düen. Egün hauetan Zalgize-Iruri herriak dü jakinarazi 2015eko pastorala eginen züala.
Hona pastoralak eginen dütüen herrien zerrenda :

2010 : Barkoxe / Xahakoa pastorala (ikus heben klikatzez gure artikülüa)
2011 : Larraiñe
2012 : Arrokiaga
2013 : Sohüta
2014 : Garindaine
2015 : Zalgize-Iruri

Eta üdüri lüke orano badirela nahiantak, hala nola Maule, Pagola eta Urdiñarbe... Nor besterik ?

  • PDF
  • Imprimer

Bodarin neskenegünean Maulen


Ibilaldi bat eta Bidean zehar ondotik, Anai Gazteak konpainiaren hirugerren ikusgarria da Bodarin. Lau soinülariek lagüntürik, 25 dantzariek Lapurdiko, Bizkaiako eta Andaluziako dantzak emanen dütüe. Hots, dantzaz Eüskal Herritik Andazuliako bidea eginen düe, eta bi kültürak nahasiko dira ibilbide hortan. Funtsean, izena bera bi kültüren nahasketa bat da, konpainiako müsika ardüradünak erran deikün bezala.
Entzün Patrick Larralde :
Mauleko Jai-Alaian izanen da neskenegün gaüko 9etarik aitzina.

  • PDF
  • Imprimer

CAOSO Garazirat so

CAOSO axuri kooperatibak urteko bilana egin ondoan, lehentarzüna zertan düan argi ikusi dü : Donibane Garaziko hiltegian ehaitea axuriak. Erran behar da axurien saltzeko püntüan, estatü espainiarran düala merkatü handiena. Bena heben ez beitüe axuri ehaiteko egokitürik den hiltegirik, bizirik eraman behar dütüe, eta karioago da bizirik eramaitea hilik beno. Haidürü dira beraz Donibane Garaziko hiltegian axurien ehaiteko gela eraiki dadin. Bestalde, axuri biologikoa ere garatü nahi düe.
Ikasurte osoan, orotara 78 000 axuri eta 11 000 ardi saldü dütüe. 3.37 eurokoa zen prezioa batazbestean, erran nahi beita aitzineko urtetik %6az emendatü dela. Aragia batetik, eta bestetik, CAOSO kooperatibak artilea ere saltzen dü. Bena alde hortarik, urte txarra izan da, nahiz eta esperantxak dütüen eko-eraikuntzen garapenarekin habo saldüko düen ondoko urteetan.

Artileaz Jean-Marie Etxegorri CAOSOko züzendariak diona entzün :

  • PDF
  • Imprimer

Ürrietaren 20 batez zentü zen Madeleine Jauregiberri

1884an Zibozen sortü zen Madeleine Jauregiberri eta izenbürüak dion bezala, ürrietaren 20an zentü zen 1977an. Lur hiztegi entziklopedikoan atzaman artikülüa deiziegü heben proposatzen, oritaraztez Eskiulak pastorala egin züala haren omenez 2000 gerren urtean :

Xiberotar idazlea eta eüskaltzalea. Pauen egin zütüan goi mailako ikasketak. Gure Herria, Herria, Basque Eclair eta Sud-Ouest agerkarietan argitaratü zütüan eüskararen aldeko idazkiak. Aitzina izeneko eüskaltzale taldekoa izan zen gerra aitzineko garaian. Ipar Eüskal Herriko haurrentako eüskara irakasbide bat egin züan. Mirakuilu bat, Zikoitza eta Euskaldun jauntziak antzezlanak ere idatzi zütüan. Eüskaltzain urgazale izan zen, eta (gük gehitürik) ohorezko eüskaltzain izendatürik izan zen 1975an.

Entzün Eskiulako pastoraleko kantorea :

Lire la suite...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL