• PDF fitxategia
  • Inprimatu

Iratiko tourra, lehiarekin ala gabe

Nahi dena lehiatzen ahalko da Iratiko Tourran üztailaren 3 eta 4an. Bena ESAIT (Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) eta SAM (Sport Athlétique Mauléonais) taldeek alkarrekin antolatü bizikleta ibilbidearen xede nagusia ez da lehiaren sortzea. Iragan urtean egün batez egin zen, bena aurten, parte hartze handia ikusirik, bi egünez dateke eta kilometra haboroekin. Neskenegünean bi ibilbide badirateke zankosagarren araberakoak : bata 60 kilometrakoa eta bestea 100ekoa, Apanizeko lepoa zeharkatüko düana. Xehetarzün güzientako eta izenen emaiteko, klika heben.
Entzün Jean Claude Ager (SAM) :

Entzün Mikel Uzudun (ESAIT)

Ikus, bestalde, Iratiko tourraz egin günüan lehen aurkezpena heben klikatzez.

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Gazitegiaren gogoetak

Zalgizeko Etxe Gazna gazitegia geroari so da. Xiberoko herri alkargoak eznearen erabilpenaz abiatü düan ikerketa batetaz baliatüko da, dagün urteetan kausitü beharreko helbürüen finkatzeko. Oraidanik berriz, gazitegian tenperatüra eta hezetarzüna küdeatzen düan tresneria berritüko düe, hobeki lan egiten delakoan tresna modernoekin. Azkenik komertzializazioari ere pentsatzen ari dira, eta kalitatea prezioen arteko oreka atzamaiteko lan talde bat sortüko da.
Entzün Francis Poineau :

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Enpresa berri bat Maulen

Beñat CasenaveArtzainak Xiberoko enpresa taldean sartü da berriki Lagarde, Bordelen erosi berri düan enpresa. Apirila hatsarrean hasi dira lanean 9 langile GEMA enpresa ohiaren egoitzan. "Epareuse" eta "broyeur" delakoak egiten dütü laborantxarentako ala DDEarentako. Lagarde markak zütüan hitzarmenekin jarraikiko düe Xiberotik, Khun edo Vicon bezalako marka ezagüner tresneria saltzez. Piezak kanpoan eginarazten dütüe, eta Maulen muntaketa lanak egiten. Urtean 250 tresnaren saltzera heltü nahi lüküe, eta ahalaz laster langile berrien hartzera ere. Artzainak taldeko ASMA enpresak, bestalde, tresna berriak asmatü behar lütüzke eta Lagarde enpresari eginarazi.
Entzün Beñat Casenave, enpresabürüa :

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Saharatik Mauleko merkatüalat

Tatapt kooperatibako  ordezkariaNigerreko (Afrika) Touareg kooperatiba baten ordezkaria Maulen zen neskenegün hontan. Goizean Mauleko merkatüan zen han egin edergailüen saltzeko, eta ülüntzean filma bat erakutsirik zen Hebentikenean hanko bizimoldearen ezagütarazteko. Touaregak Saharan gainti kurritzen diren laborari ibiltariak dira, ardi eta ahüntzekin bereziki. Ez beitira aisa bizi han irabazten dütüenekin, ordezkari bat Europan gainti ibilten da aipatü edergailüen saltzen.
Entzün Tatapt kooperatibako ordezkaria :

 

Tatapt kooperatibak egin   edergailü zonbait

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Zinema hanitx, sos güti

Mauleko zinema joanarazten düan Maule Baitha alkarteak biltzar nagusia egin dü iragan astean. 2009ko programazioan 16 000 bat so egile bildü dira orotara, proposatürik izan diren 227 filmen üngüruan. Alkarteak filmez gain haurrentako hainbat proposamen egin dütü, eta Culturamerica hamabostaldia antolatü ere, besteak beste. Kontüen aldetik berriz, zenbakiak ez dira hain positiboak, eta barne ikerketa bat abiatü düe geroan zoin bide jarraiki beharko düen argitzeko.
Zinemaren nümerizatzea ere aipatzen da orano, nahiz eta sos ütürriak ez diren segürtaturik ; 180 000 bat euro balio lütüzke filmak hiru dimentsioetan ikusteko beharrezko den materialak, eta sos zione horren % 30 akitaniak segürtatzen ahal balüke ere, ez da hain argi estatüak zonbat ekarriko lüküan... ageriko beraz.
Dena den arramaiatzaren 26an Maule Baithak bere 20 gerren urtebürüa ospatüko dü.
Entzün Emmanuel Vanhout, Maule Baitha alkarteko lehendakaria :

Gehiago irakurri...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL