• PDF
  • Imprimer

Ehünka dantzari gazte Atarratzen algarnatüko dira astelehenean!

Maulen izan zelarik dantzari ttikiUrte oroz Dantzari Ttiki izeneko egünaldia antolatzen dü Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak. Astelehen hontan, maiatzaren 8a, iraganen da aurtenkoa Atharratzen. Goizan, Xiberoko herri desbardinetan 200 bat haur ariko dira dantzan: Irurin, Ligin, Altzain, Zalgizen, Atarratzen eta Urdinarben 10:30etarik goiti. Arrestiritan, karrika üngürü bat eginen düe Atharratzen, ühaitz bazterretik arrabotüala artino. Eta ikusgarri nausia emanen düe arrestiriko 3 orenetarik goiti. Sartzea 5 eurotan dateke. Egünaldi hortan, Hendaiarik Eskiula arteko dantzariak izanen dira, 7 urtetakoetarik 12 urtetakoetara. Xehetarzünak oro antolazaletarik den Johane Etxebestekin:

  • PDF
  • Imprimer

Sasu aski hona San Martiko Harriarentako

San Martiko Harriko lerragünean sasua aski hona izan da, nahiz eta hatsarrea txarra izan. Elürra urtarilan erori da eta barantailako bakantzetan jente hanitx jin da. Sasü ürrentzealat, berriz, geroago eta jente haboro agertü da. 148.500 eski egünaldi  saldürik izan da, beste urteetako bataz-bestekoa 145.000koa zelarik. Berritzapen zonbait izan dira, VTT elektrikoa bezala. Orai hasi dira üdako sasuaren prestatzen. Xehetarzünak oro Marina Davancens komünikazione ardüradünarekin:

  • PDF
  • Imprimer

Igeriskagia arra zabaltürik!

Maule-Lextarreko edo Xiberoko igeriskagia zabaltü da atzo. Fama handia bildü du hebenko igeriskagiak. Ezi, izan haur, gazte ala gehitü, denendako bada zer egin. Izenen emaitea aitzineko astean abiatü bada, haurrak dira hortaz baliatü, horietarik hanitxek izena eman beitüe. Gehitüek, haatik, beste urtetan bezala denbora haboro hartzen düe hortarako. Igeriska aritzeaz gain, hur gimnastika, hur bizikleta, aquastep, waterpolo eta klub edo taldean parte hartzeko parada bada. Jakitez emaitza zinez honak biltzen dütüala Xiberoko igeriskagiak.
Ordütegia:  bakantzetarik kanpo
Astelehen, astearte, ostegun eta ostiralez: 16:00 /18:45
Asteazken eta neskenegunez: 15:00 /18:45
Igantez zerratürik.
Xehetarzünak oro René Castelekin:

  • PDF
  • Imprimer

Pettarreko maskaraden azken agerraldiak arraskasta üken dü, aroa alte ez ükenik ere

Erakaspen andana bat ekarri düe aurtenko Pettarreko maskaradek. Lehenik 6 herri desbardinetarik jin gazteak alkartü direla, eta haboxeener, Xiberoko lürraldearen ezagützeko parada eman deiela. Horrez gain,  hanitxentako arrotz zen eüskal kültürako adar batetan parte hartzeko parada ere eman deie… Beste erakaspen kontüzkoa da, eüskara galdürik zen Pettarreko lürraldean, Ikastolarik gabe ez zela maskaradarik eginen. Ezi, beltzeriako kargüdün güziak ikastolan izan diren gazteek dütüe bete. Hori esker, eüskara ez dakienen artean kontzientzia piztü dela agertü da. Ürrats horik oro ez dira hortan baratüko, zeren eta 2020. urtealako pastoral baten egiteko gogoan beitira… Maskaradak direla-eta, azken emanaldi bat baratzen zaie, Gipuzkoan, gazte gehienentzat hegoaldearen ezagützeko parada izanen delarik…
Armand Elgoyhen lagüntzalea :
Buhame eta xorrotx bat :
Bilbo aldeko bi ikusle :
Maskadakari ohi bat :

  • PDF
  • Imprimer

Maiatzaren lehena arrakastatsüa

Maiatzaren lehena arrakastatsüa izan da Maulen. Kasik 300 bat jentek ihardetsi deioe hainbat alkartek egin deiari. CGTren alkarretaratzean eta manifestaldian 100 bat pertsona bildü bada, Anti linky, LAB, etxarri kolektiboa, BDS, Xiberoots eta Zinkak deitütakoan kasik 200 bat. Xiberoots taldeak kamiu batetarik erauntsi dü karrika üngürü osoan, eta ürrentzean hamar bat lagün dolütan ageri ziren, beltzez beztitürik, hilkütxa baten eramaiten ari "demokrazia » idatzirik züalarik gainen.
Arño Aizaguer LAB sindikatakoa
Jean Marie Algalarrondok, Etxarri kolektiboaren izenean peredikü bat egin dü :


Lire la suite...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL