• PDF fitxategia
  • Inprimatu

Aziaren xafaria, Xiberoa ikusteko

Gazteak Maidalena gainean. Argazkia : Azia.Xafaria antolatü züan iragan astebürüan Azia alkarteak bizikletaz edo pirripitaz. Lekü gorenetara joaitez, begibistaz Xiberoa nola egitüratürik den ikustea zen helbürüa. Horren arabera ondotik, lanak aitzinatü nahi lütüzke gazteen alkarteak. Ideia Baxenafarroatik üken züen, hanko gazteak ber gisako hitzordü batetan ohartü beitziren gazteek arrenkürak zütüela etxebizitzen atzamaiteko. Hartarik partitü ziren nafartarrak apartamentü zonbaiten zaharberritzeko.
Xiberotar gazte horiekin egon zen Ttk, entzün lehen diagnostika :

Ondotik, gure kasetalaria paradaz baliatü zen eüskararen egoeraren aipatzeko :

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Maiatza tauladan, besta giroa Maulen

Urte oroz bezala, maiatz ondarrean antzerkiz, müsikaz, zirkoz eta bestez alegeratzen dira Mauleko karrikak. Tokia antzerki taldeak eta Mauleko herriko etxeak esküz-eskü antolatürik, aurtenko festibala ofizialki ostiralean hasiko da igantean ürrentzeko. Halere erran dezagün ostegünean berean, ikasleen antzerkien artean badela bat mündü orok ikusten ahal düana (Inessa de Gaxen) goizeko 10 orenetan San Frantses kolegioko kirol gelan.
Entzün Béatrice Lahargoue, Mauleko kültür sailbürüa :

Beste egünetako egitaraua berriz, Michel Fouché Tokiako antzerkilariak eta festibalaren antolatzaileak emaiten deigü, egünez-egün.
Ostiraleko egitaraua :

Neskenegüneko egitaraua :

Iganteko egitaraua :

Eta egün horietan entzüngei datekean müsika bat ere entzüten ahal düzüe heben :

Silences amusants d'un couple en blanc, neskenegünean arrestiriko 3etan Immo histoire avec balles, ostiralean gaüko 9etan Greta et Gudulf, ostiralean arrestiriko 2.30 eta 8 orenetan, Maule gainean
Egitarau osoa ikusi nahi badüzüe, klika heben.

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Etxebizitzen auzia, beste begietarik

Ezarririk izan ziren afitxetarik bata.Iragan astean Baionan izan zen bi gazteen kontrako auziarekin jarraikitzen dügü egün ere (xehetarzün güziak peko artikülüan atzamanen dütützüe). Beñat Etxebest ere entzüten ahal düzüe pean, nahi badüzüe alkarrizketa hau hobeki entelegatü.
Azken denboretan isilik bada ere, Xiberoan bada espekülazioaren kontrako talde bat, eta hortan parte hartü izan dü Beñat Espilek. Oraikoan, ihardokitze pertsonal bat deiogü galtatü, ez beita isilik den talde baten izenean mintzatzen ahal.
Entzün bere ikusmoldea auzi hortaz :

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Etxebizitzen auzia

Beñat EtxebestIragan astean Baionan Oztibarreko (Baxenafarroa) bi gazte epaitürik ziren, bigerren etxebizitzen (résidences secondaires) kontrako afitxak ezarri beitzütüen. Proküradoreak 600 euroko isüna galtatzen züan bakotxarentako, bena bazen ere beste zigor galtazale bat : Beñat Etxebest. Soule Navarre Immobilier, Maulen düan agentzian eta salgei züan etxe batetan ere afitxak ezarririk izan beitziren, "partie civile" gisa aurkeztü zen epaitegian. Gazteer galtatzen zeien etxearen mürrüak tintatzea, eta agentzia aitzineko margoketa baten (ikus argazkia) xahatzea, nahiz eta gazteak ez ziren hortaz aküsatürik.
Eüskal Irratietan epaiketaren berri eman günüalarik, Beñat Etxebest entzün ahal izan günüan erraiten gazteek aipatzen züen arrenküra -etxe baten atzamaiteko arrenkürak- kostaldeko arrenkürak zirela eta ez Xiberokoak eta oro har barnekaldekoak.
Azkenean, epaileak 150 euroko isüna eman zeion bakotxari, xiberotarraren galtoer ezetz ihardestez.
Entzün Beñat Etxebesti egin alkarrizketa osoa :

Bere agentzian eginik izan den margoketa bat.

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Müsikaren egüna bustirik

Neskenegün gaüan elizan. Argazkia : Jean-Louis Baffalio.Bil Xokoa alkarteak antolatü egünaldiak, bereziki iganteko Müsikaren egüna, ebiaren pean iragan dira. Ondorioz, jente gütiago bazen, bena giroa beti bezain hona izanik. Lehen gaüaldian, Chistéra jatetxean ostiralean, 200 bat jente bildü zen Baigorriko perküsionistak, Gartxot filmaren egileak eta xiberotar erri historien ikusteko. Bigarren egünean 30 bat jente bildü zen eüskara ardatz züan eztabaidan parte hartzeko (entzün bildüma heben pean). Azkenik, igantean ez dakigü xüxen zonbat jente bildü zen bena segür da ebiarengatik üsatü beno gütiago zirela.
Entzün Jean-Jacques Etxeberri "Llargo" egünaldien bildüma egiten :

Entzün eztabaidan erranik izan diren zonbait egin dügün bildüman :

Argazki güziak Jean-Louis Baffaliorenak dira.
Zozongo batukada. Argazkia : Jean-Louis Baffalio. Amaia Riouspeyrous. Argazkia : Jean-Louis Baffalio. Chjami Aghjalesi kortsikarrak. Argazkia : Jean-Louis Baffalio.

Gehiago irakurri...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL