• PDF fitxategia
  • Inprimatu

Alkartarzüna ikusgei

Afrikan, Kamerunen den Lokoti hiriarekin bada alkartarzün sare bat Xiberotik abiatzen dena, Les Chemins de Lokoti alkartearen bidez. Alkartearen aküilazalea De Gaye bedezia denez geroz, bereziki osagarrian dütüe afrikarrak lagüntzen (alkartearen aurkezpena heben klikatzez).
Egin düen lanaren bilan bat egin deigü Christian De Gaye bedeziak :

Eta ondoko urteentako xedeak plantatzen hasiko dira laster :

Alkarte horren berri üken badügü azken urte horietan, oraikoan ikusgei da, Mauleko Ondarearen etxean (turisma bülegoaren alde gainean) plantatü düen erakusketan. Audela, neskenegün hontan arrestiriko 5etan "Les aventures d'un container" deitü filma hedatüko dü alkarteak Maule Baitha zinema gelan.
Xehetarzün haboro alkartearen web günean, heben klikatzez.

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Berrogainetik Nafarroa eta Irlandarat

Laborantxa lizeoko ikasleak.Berrogaineko laborantxa lizeoko ikasleek Europass deitü diplomak üken dütüe aste hatsarre hontan. Lizeoak antolatürik, Nafarroan eta Irlandan izan ziren ikasle zonbait ikastaldiak egiten, eta Europass izeneko diplomak ofizializatzen dütü lan egün horiek. Lan mündüan sartü beharko direlarik, ikastaldi horren agiria erakusten ahalko düe.
Aste hontan diplomak üken dütüenek iragan urtean egin zütüen ikastaldiak, eta aurten ere (arramaiatzean) beste 17 ikasle joanen dira Nafarroa eta Irlandako laborari etxeetara.
Entzün Bettan Hoki, iragan urtean Nafarroan izan zen ikaslea :

Entzün Christophe Gaget, laborantxa lizeoko züzendaria :

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Xabier Amuriza, libürüak eta errimak

Xabier AmurizaIragan astean aipatzen geneizüen Xabier Amuriza, bizkaitar bertsolari eta idazlea, xiberoalat jitekoa zela. Harekin egon ginen Urdiñarben, lehenik xiberotar bertsozaleekin egin jüntan, eta ondotik bere azken libürüaren aurkezpenean (Olatu bat kuartelen gainetik). Lehen jüntan, bere libürü ezagün baten edizio berri baten prestatzen ari dela erran zeigün. Hiztegi errimatüa da arra argitaratü nahi düana, zoinetan hitzak errimen arabera sailkatürik diren. Xiberoan lagüntza galtatü dü, edizio berriak eüskalkietan erakutsiko beidütü errimak.
Entzün Xabier Amuriza :

Ondotik, bere azken libürüa aurkeztü züan. Interesatürik denak Mauleko Herri Ekoizpen saltegian atzamanen dü salgei.
Entzün Xabier Amuriza bere libürüa aurkezten :

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Bi deialdi maiatz leheneko

CGT eta FSU sindikatek bat egiten düe aurten Maulen, departamentü mailako hitzarmenen arabera. 10.30tan eman düe hitzordüa Mauleko zerbütxü günean, hitz hartzeekin lehenik, eta segürrenik manifestaldi batekin ondotik.
Entzün Louis Labadot :

LAB, ELB, Solidaires, NPA eta Collectif d'action de Soule taldeek berriz, 11etan ezarri düe hitzordüa Mauleko kürütxe xurian. Hor ere, bildü ondoan manifestaldia abiatüko da, poteo batekin ondotik eta bazkaria eginen da Zinka ostatüan.
Entzün Ekaitz Mazusta :

Azkenik, maiatz lehena bestaz ürrentzeko, kontzertu bat izanen da Zinkan Les Boulenvrac, Meskall eta DJ batekin.

  • PDF fitxategia
  • Inprimatu

Ikastoletako ikasle ohien bilküra ostiralean

Alkarteko kide zonbait.Aipatü günüan bezala ostirale hontan (apirilaren 30) izanen da Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien (XIIO) alkartearen lehen bilküra zabala, Mauleko zerbütxü günean arratseko 8etan. 40 urte badira ikastolak sortü zirela, eta abentüan ikusgarri bat gei düe eman ikasle ohiek ; horren egiteko, alkartea sortü düan taldea handitü nahi düe. Ikusgarri hortaz gain beste helbürüak badütü alkarteak (ikus gure artikülüa heben klikatzez).
Alkartearekin harremanetan sartzeko, bestalde, Facebook kontü bat bada (XIIO txerkatzez) eta helbide elektroniko bat ere : Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .
Entzün Argitxu Camus eta Maite Davant :

Gehiago irakurri...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL