XÜXENEAN ENTZÜN
AZKEN BERRIAK

2020-02-21 - Berriak

400 urte beteko dira aurten Frantziako estadoak Nafarroako erresümari elki zeiola baratzen zeion azken eremü independentea, hots Baxe Nafaroa…

Urte betetze honen kari, « Herriexistentzia » deitzen den ekimen bat bideratü düe gazte eta hixtoriaz interresatzen diren jente multxo batek.

Historia nola izan den gogoratzea inportanta delakoz alde batetik, eta bestetik, ohizko alderdiak bozka joküetako inertzian ikusten dütüelakoz sartürik, haien saihetsetik indar berri baten pizteko gogoz  da ekimen hau sortü nahi izan.

Lehen hitzordüa neskenegün hontan balin bada, urte osoan gainti, Euskal Herriko lekü ezberdinetara hedatüko da, gerorako ildo berri baten marrazteko asmüarekin…

Atarratzeko Prefostaenean date lehen hitzordü hori neskenegün hontan:

Asisko Urmeneta:

 

10tan, Jean Louis Davantek aipatüko dü Frantziaren nasionalismoa,

11tan aldiz,  Iñigo Larramendik , 2020an Nafaroa Eüskaldünen estadoa ote den galtozkatüko dü.

Bazkaritik landa, Asisko Urmenetak 1620-2020 Hitzaldi ilüstratüa eginen dü « Kalebarroka » izeneko bere konplitzeekin,

ondotik, Ainiz Madariagak « komünitatearen hatsaren bahiketaz » ariko delarik.

Azkenik, »Napardeath » filma eta bertso aiharia badirateke, eta ürrentzeko, kontzertü « Physis Versus Nomos » taldearekin

AZKEN BERRIAK

2020-02-17 - Berriak

Alain Ttanpe Mercapide date Abdelkader hots aurtenko pastoraleko süjeta !

Süjetak 42 bertset dütüke, baita 4 kantore ere bai.

Bena badate besterik ere, xehetarzünak Battitta Berrogain errejenta baita süjetarekin:

AZKEN BERRIAK

2020-02-13 - Berriak

« Authentique », « La Cabane » eta « Vers la terre » eko jabeak jüntatü dira Concept Store baten zabaltzeko.

Concept Store-a Ameriketarik horra den ideia bat da hala nola artikülü desbardinak saltzen dütüan magasi/saltegi bat da.

Maison Hugette-n arropak, dekorazionea, sabuak, eta lantare zonbait salgai dira.

Marie Urruty,  jabeetarik bat baikor da magasiaren zabaltzeaz, haren arabera jenteek lokalki kuntsümitzen beitüe Xiberoan.

Magasiaz gain, internetez saltzeko xedea ere badüe.

Xehetarzünak Marie urruty'rekin:

AZKEN BERRIAK

2020-02-13 - Berriak

Hau apirilaren 13an iraganen da, Alozen, bazko astelehenez.

Ikastola ta eskola ezberdinetan aipatürik bada, ta izen saldo elibat emanik izan badira ere, bederazka ala saldo ttipian ere beren izena emaiten ahal düe, agian etxekoek builtarazirik.

Haur eta gazteentako 2 sail ezbardin badirate : 5/10 urte artekoa eta 11/16 artekoa.

Hitzordüa Xiberoko botzak antolatzen dügü, xehetarzünak irratiko Beñat Larrory'rekin:

AZKEN BERRIAK

2020-02-12 - Berriak

Kasik urte osoan frütü saltzen düen saltzaleengana joan gira atzo goizan Maulen.

Kasik urte osoan ari dira : 17 sagar ; 7 pera; kiwi ;7 abrikot ;17 mistika ta nektarine eta 6 aran mota ezbardinekin.

Haatik berotze klimatikoa dela eta frütatzeen epeak, koloreak eta beste kanbiatzen dira.

Ageriko plastikazko poltsak bezala, erosleek beren üsantxak gaintitzen dütügün.

Xehetarzünak Maiana Dupuis saltzalearekin:

previous arrow
next arrow
previous arrownext arrow
Slider

Herrietako berriak

Ikusi herrietako berri güziak

Kronikak

Ikusi kronika güziak

Emankizünak

Ikusi emankizün güziak

Xiberoko Botzak jente txerkatzen dü

Bai lagünzale, bena ere bai LANPOSTÜ OSO
(epe llabür baten bürüan)

Deit gitaitzüe 05 59 28 29 87

Mintzaldiak

Ikusi mintzaldi güziak

Laborantxa - Üngüramena

Ikusi laborantxa - üngümen güziak

Ostokada

Ikusi ostokada güziak

Irakurrienak

Hitz ordüak - Gertakariak

Image
Image
Image
Image
Image
Image