XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Egitasmü hanitx badü Sü Aziak

Egitasmü hanitx badü Sü Aziak

Azken bi urtetan kanbiamen handiak izan dira Sü Azian. Lehenago bazüen langileari azken hilabetesaria pakatzeko bai eta beste zor zonbaiten kitatzeko, Crowfunding edo partxuergoakzo sos-biltze kanpaina bat eraman züan alkarteak. Eta xedatü züen 6000 euroko heina aisa gaintitü düe, jente andanaren lagüngoari esker. Sos arrenküretaz gain, aspalditik züen arrenküra tekniko baten gaintitzera heltü dira. Aitzinagoko urtetan bildü zütüen sonüki bildümak eman behar zütüen Departamentüko artxiber, bena hortarako egokitzapen lan bat egin behar züen. Informatikalari hon bat edirenik, Sü Aziak, azkenean sonüki bildüma hori Departamentüko eta artxiber iganarazi ahal izan dü. 'Ziberoko Egünaria’ izeneko libürüa argitaratü düe ere eta Eñaut Etxamendiren mintzaldi bat antolatü, arrakasta üken züana. 2018. urtearentako, egitasmü hanitx badü alkarteak. Elkar argitaletxearekin diska baten egitea, ‘a capela’ emanik diratekean xiberotar kantore zahar elibatekila. Horrez gain, Ikerzaleak alkartearen lagüngoarekin, arramaiatzaren 20tik 23ala lau egüneko erakuska bat antolatüko dü Atarratzen, leheneko denboretako Xiberoko müsika egile eta müsika tresnetaz. Eta honentako libürü baten idazten ari dira, hainbat idazle desbardinekin. Xehetarzünak Jean-Mixel Bedaxagar alkarteko bürüarekin:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan