XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Mendi tinietako lasterkako irabazte marka hautse dü Louis Dronde-k

Mendi tinietako lasterkako irabazte marka hautse dü Louis Dronde-k

Seigerren aldikoz segidan eta sürprisarik gabe, Louis Dronde nausitü da aste ondar hontan Xiberoko Mendi Tinietako auto lasterkaldian. Christophe Coste 2. leküan sailkatü da 55 segundaz gibelean, eta Mathieu Hirigoyen 3. lehenetik minüta bat eta 20 segundatan. Ostiraletik, lehen leküan sailkatü zen Louis Dronde eta neskenegünean, Iratin, minüta baten abantzia hartü züan. Igantean lasterkaldiaren küdeatzea baizik ez züan egitekorik, bena Maidalenako azken iganaldian mekanika arrenküra batengatik beldür haundi üken dü, kasik ez beita kaskoala heltü. Azken batean, halere, 6. aldikoz segidan nausitü da, gisa horrez Yves Pachaudyren errekorra bardintzez. Louis Dronde irabazlea:


Jean Bernard Pinque antolazalea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan