GAZTIAK bere "arena" ükenen dü R3an aritzeko

Inprimatu

Atzo, elkartearen biltzar nausia egin da, eta kirol elkarte haboroxik bezala, Gotaineko saskibaloko elkarteak saso drolea bizitü dü.

Potikoak izigarriko sasoa egin düe, eta horri esker, nahiz eta sasoa ez den ürrentü, R3ko heinealat goiti joanen dira, sekülan agitü ez zaiena.

Neskatilek departamentüko heinean jarraikiko düe eta orohar, gazteen ekipekilan 100bat lizenziadünekin jarraikitzen düe.

Pelotako aktibitatea, düala urte zonbait abiatürik, beti ber arrakasta badü eta negüko partidak arrahasiko dira...üda huntan!

 

Urtearen bilana elkarteko presidentarekin Marie Pierre Lougarot Gil: