Gaü eskolako ikastaldia ürrentürik !

Inprimatu

 Nahiz eta aurtenko ikastaldia hein bat arramoldatürik izan den, 20 bat ikasle hüllantü dira aste batez Gaü eskolako ikastaldialat.

 Barnategirik ez zen segürtantsa neurrien errespetatzeko, ordüan ikasle bakotxa bere aldetik joan da 5ak eterditik aitzina.

 Üsatüz bezala goizetan kurtsoak üken dütüe Gaü eskolako erakasleekin eta arrestitan kontserba tailer bat eta irrati tailer bat proposatürik izan zaie eüskara zerbaiten egitez ikasteko, kurtsoetarik kanpo.

 Irrati tailerran zentako Xiberotarra ikasi nahi düen galtatü deiegü !!

 

Ikastaldiko ikasleak :