XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Mauleko mediateka Eüskara indartü nahian!

Mauleko mediateka Eüskara indartü nahian!

Mathilde Baqué Mauleko mediatekan lanean ari da.

Eüskarazko funtsaren joanarazteaz gain, erakusketak antolatzen dütü eta jenteer batzarri egiten.

Eüskarazko libürüak aski güti elkitzen dira.

Alde batetik adinekoek eüskaraz idazten eta irakurten ez beitüe ikasi. Eta bestetik eüskalki desbardinen traba senditzen beita ere bai.

Libüru güti badira Xiberotarrez idatzirik direnak.

Behar ere, haurrek Eüskara batuaz irakurteko kostüma hartü düe.

Animazioneak üda huntan arra hasi dütie. Nina Beddar margolaiaren obrak ikusgai dira seteme arte.

Dagün ürrietan, Jean de Jaurgain historialariaren omenaldiz, ekitaldi zonbait antolatüko dütüe.

 

Mathilde Baqué:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan