Tipiñen besta

Inprimatu

Sükaltari famatüak : Jean-Marc Haritxelar eta Xixi Martin.Dagün apirilaren 18an izanen da Xiberoko Gaü Eskolak azken hogei bat urteetan antolatzen düan Tupiñakoa. Baldintzak ez dira kanbiatzen, bizpahiru sükaltari talde bakotx, axuria eskeinirik, eta nahi den errezeta hontzeko goiza ükenen düe parte harzaleek. Urte batetik bestealat Basabürüko eta Pettarreko herrien artean antolatzen da aldizka, eta oraikoan Onizepea-Bildozen izanen da.
Izenak apirilaren 12 gabe eman behar dira Gaü Eskola deitzez : 05 59 19 18 44.
Entzün xehetarzünak Beñat Ezpilekin :


Entzün soinü deia :