Agerriarentako lehen xedea : erostea

Inprimatu

Agerria apezetxe ohia erosteko, herriko etxeak herritarren lagüngoa behar dü. Delako "société mixte" baten egiteko, jadanik aipatü dügün gisan, sos püblikoez gain pribatüena beharrezkoa da. Iragan ostiralean, Maule Baitha gelan izan den bilküra püblikoan, herriko etxeak lehen ürratsa egin dü herritarrer bürüz. Bena jentez gainezka zen gelan, galto bat entzün da behin eta berriz : "SEMaren (Société d'economie mixte) parteak erosi behar dütügü jakin gabe zoin xedeentako den ?". Mixel Etxebestek lehentarzüna zertan den errepikatü dü entzün nahi düanarentako :


Bilküran, bestalde, xehetarzün andana bat emanik izan da. Aipatürik izan dira ere Agerriako lürretan lanean ari diren laborariak, eta ber gisan jarraiki ahal izan dezen nahiküntea berretsi da. Ondoko ürratsa, SEMaren sortzeko bidean, akziodünen hitzarmen baten sortzea izanen da, arauak izan ditean sosa ekarriko düenen artean.
Azkenik, nahiz eta erran dügün xederik oraikoz ez dela Agerriarentako, bilküra hortan jakin ahal izan dügü alkarte zonbait interesatürik agertü direla. Mixel Etxebest :