Haitiko lekükotarzüna

Inprimatu

Iragan urtarrilaren 12an Haitin agitü lürrikaratik landa, Romaire Prophète bere etxekoen berririk gabe baratü zen. Hantik egün zonbaitetara Garindainetik abiatü zen bere sorterrilat bürüz. Han bere etxekoak bizirik atzaman zütüan. Itxesak ikaragarriak izan direla konfirmatü badeigü ere (ikus bideoa heben pean), jenteengan ikusi düan esperantxaren berri ere eman deigü. Nazioartetik heltü den lagüngoa ere goretsi dü, nahiz aipatürik izan den bezala, hatsarrean antolaketa txarra izan zen. Orai, ekonomia berrabiarazteko lehentarzüna badela azpimarratü dü Romaire Prophètek.
Haiti süstengatü düen xiberotarren eskertzeko, gaüaldi bat antolatürik da ostirale hontan, gaüko 8.30tan Mauleko Parropia gelan.
Entzün Romaire Prophète :




{youtube}SxTc2tdYeg8{/youtube}