Azia alkarteak kide berri eta ideia berri franko badütü

Inprimatu

Azia alkarteak (xiberoko ekonomia süstengatzen düana clej-en bidez edo orano gazteer lagüntza ekarten beren lan txerkatzean eta beste) bere biltzar nausia egin dü ostirale hontan Barkoxen!!
Erran behar da beren kidearen heina ejerki emendatü dela aurten 13 beidira orai, 5 pa 6 kide berriekin.
Arrakasta ejerra üken dü beren biltzar nausi bereziak. Mahain üngüru gija antolatürik ziren, 3 mahain üngürü non ere aipamenak ez ziren berrak.
Xede hanitx dagün urteko, horietarik nausiak direlarik “xiberoko lanaren gida”-en ageraztea, egon nahi diren gazteek ikasketak haüta dezen xiberoko lanaren arabera.
Eztabada gaüaldiak zabaltüko dütüe ere, ahatze gabe mügazgaineko harremanaren indartzea lan trükaketa edo ikastaldien antolatzez bi aldetarik.
Ohartaraz dezagün langile bat badüala alkarteak, hartakoz ere  eta beren lanaren lagüntzeko, adezione bat proposatüko düe dagün urtetik aitzina.

Joana Hoquy: