Elür eta jente eskaza San Martiko Harrian

Inprimatu

Elür eskazarengatik elürtegietan sasu txarra abiatzen da. San Martiko Harrian, iragan azaroaren 23az geroztik ez dü elürrik egin. Halerik ere eremüaren %40a zabalik da !
24 pistetarik 10 zabalik dirate aste ondar hontan, azken egünetako hotzari esker elür artifiziala egin ahal izan beita, haatik ez denetan. Ondorioa izan da egüberriko bakantzetan, jente güti izan dela lehen astean. Alojamentüen %40a bete zen eta urtatsez, aldiz, %60a. Elür eskazari bürü egiteko, animazione berriak plantan ezarririk izan dira eta holaz 50 sasularier  lana eman zaie. Esperantxa handiak ezarten dira ondoko egünetan, elürra hitzemanik delakoz, bai eta barantailako bakantzetan ere, hor beita jente haboroxeena jiten San Martiko Harriala. Marina Davances komünikazione ardüradüna :