Esküaldeak oroentako lagüngoa andana proposatzen düe

Esküaldeak oroentako lagüngoa andana proposatzen düe

Inprimatu

Akitania berria eskualdeak urtean zehar hainbat lagüngoa edo süspertze plan proposatzen dütüe. Eta horrentako webgune bat elki düe lagüngoak oro zerrendatzeko. Covid-a dela eta lagüngoa berezi zonbait ere bai sortü dütüe ikustez osagarrintzan eta laborantxan krisiak ekarri dütüan arrenkürak.

Osagarrigintzan adibidez hainbat gaüza heben ekoizteko ürratsak hasi dütüe, gel hidroalkolikoa eta maskak besteak beste. Laborantxan krisi honek kanpoko elikagai vegetalari den dependentziaren mügak erakatsi dütü eta horreri buru egiteko gogoa düe.

Xehetarzünak eskualdeko kontseilüan den Andde Ste Marie-elkilan :

Lagüngoak oro zerrendatzen düan webgunea, alkarte, enpresa edo ere pertsona soilentako erabilgarri dena : https://les-aides.nouvelle-aquitaine.fr/