Previous Next

Green logs izeneko enpresa berri bat bada Barkoxen

Inprimatu

Entrepresa berri bat plantatü da Barkoxen Green logs izenekoa. Honek buztina kondizionatzen dü zilatzeen arratapatzeko. Petrolio, gas edo hur lürretik üstiatü ondotik, zilo handi horien arrabetatzeko badira bi manera : Lehena betua ezartez eta bigerrena buztin horren ezartez. Betuak arrenkura hanitx ekarten dütü igitzen beita, zilatzen beita eta infiltrazioak zale ükeiten beitütü. Buztin honekin aldiz ez da halakorik, geruza berri bat sortzen beitü.
Bakarra da estatü osoan horren ekoizten, eta erretreta adina beitü Serge Resnikow-ek, langile txerkatzen dü entrepresaren segidaren segürtatzeko.
Cap mekanika edo elektrizitatean ikasketak egin dütüan langileak dütü txerkatzen edo ere bac pro bat düana.
Serge Resnikow enpresa bürüa :

06 81 78 23 43 edo CV eta motibazio gütünak : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.