Previous Next

2020 urtea gogor izanik ere komertxantek animazioneak proposatü dütüe !

Inprimatu

Iragan ostegünean Xiberoko komertsanten batzordearen biltzar nausia zen. Xibero osotik horra diren 80 komertsant dira orotarat.

Animazioneak proposatzen dütüe urtearen kurtsean, jenten leküko saltegietarat jinarazteko, bena bai eta ere lürraldearen biziarazteko.
2020 urtean zozketak antolatü dütüe : aiten bestako lili buket baten irabazarazteko, amen bestako xanpaina butilla bat, egüberriz berriz Xiberoko magasietan erabilten ahal diren xekak irabazarazi dütüe. Bizar xuri ere iganarazi züen Maule eta Atharratzeko karriketan.

Mauleko san frantseseko zübüaren bi zentzütan arrezarteaz, kexü dira Mauleko komertsantak. Salhatzen düe meriak ez düala haien abisa kuntütan hartü.

Union Commerciale-ko bürüa den Peio Queheille: