Eskilarien haidürü

Inprimatu

Azken egünetan egin elürrari esker, baldintza ezinago honetan hasiko da elür sasoina Irati eta San Marti Harriko lerragüneetan. San Marti Harriko lerragünea kasik osoki zabaltüko da neskenegün hontan eta eskilariek heltzeko bideak garbi atzamanen dütüe. Haurren günea berantolatürik izan da segürtarzünaren hobetzeko eta 150 metroko tapiz berriak goiti-beherak errextüko dütü. Aurten San Martik 50. urte bürüa ospatüko dü, ekitaldi bereziak antolatzez eta kirol mündüko jente famatüak kümitatüz. Egüneko karta Atharratzen eros dateke aurten Lilou presse saltegian. Iratin aldiz 60 zentimetro elür izanik ere, dagün aste ondarrean bazik ez dira zabaltüko pistak. « Nordik 6 » karta berriari esker, Braka, Izarbe, Irati, Abodi, Ronkali eta Lintza lerragüneetan eskiatzen ahalko da ber harpidetzarekin. Iratiko etxola güziak aldiz beterik dira ürtats artino.
Entzün Laurentx Etchegoinek eman xehetarzünak :