"Turisma eta Handikapa" labela ezagütbide bat

Inprimatu

Ahalmen ürriko jenteentako, berdintarzünara heltzeko bide lüzea da. Izan dadin lan mündüan ala inganioetan, 2005eko legeak finkatzen dütü lortzeko helbürüak, legea 2015an bete beharko da, besteen gisa lan egin ahal dezen eta oporrak ere har ditzen. Turisma sailan, « Turisma eta handikapa » labela sortürik izan da 2001ean. Pirene-Atlantika departamentüan, 106 güne turistiko edo aterbetxeek kausitü düe labelaren lortzea. Akitania mailan lehen leküan sailkatzen da eta Frantzia mailan 7gerrenean. Bide honean bada ere, galtoari ihardesteko ez da orano aski lo egiteko günerik edo aterbetxerik. Xiberoa bere aldetik, aintzindari agertzen da beste behin. Idauze-Mendin, Mendipea aterbetxeak labela dü. Hamasei jenteer batzarria egiten ahal dü. Berriki osoki zaharberritürik izan den Irabarneko gaztelüa ere labela dü, La Verna leizea bezala. Eta azkenik, osoki zaharberritzen ari den Mauleko pizina « Turisma eta handikapa » labela esküalatü behar lüke, arauetan egiten beita.

Entzün Mounier jauna :