« Collectif souletain » alkartearen, « bizi’kleta » atelerian, « Bourse au vélo » izeneko hitzordüa antolatü düe. Helbürüa, bizikleten ekartea da, egünan zehar arranjatzeko eta arrestirian, horien saltzeko.
Igaran urtean zehar, 100 bat bizikleta bildü zütüen eta horietarik 80 arranjatü eta ützüli zütüen. Txütxükatzea maite düen 6 animazaleek eramaiten düe ateleri hori eta asteazken arrestiri oroz 2 atzamaiten ahal dira lokal hontan.
Felix Laxague :
Neskenegünean 9tarik 12at bizikletekin hüillantzen ahal zide eta 2€ko parte hartzearekin eta arrestitan erosteko.