Erakaskuntza elebidünaren jardünaldiak Maule eta D.Lohitzünen.

Inprimatu

Erakaskuntza elebidünaren Jardünaldiak iraganen dira, ürrietaren 26,27 eta 28an, neskenegünetik asteleheneala Donibane Lohitzüne eta Maulen. Frantziako eskualde ezbardinetako 100 bat ordezkari egükirik dira, FLAREP edo Erakaskuntza Püblikoan Eskualdeetako Hizkuntzen aldeko Federakuntzaren biltzar nausian parte hartzeko eta hiru egünez erakaskuntza elebidünaren erronken aipatzeko. 
Michel Esteban Ikas-Biko permanentea :

Errepüblikako eskolaren lege berriaren ondorioak, eskualdeetako hizkuntzen erakaskuntza eta deszentralizazioa, eskualdeetako hizkuntzen erakaskuntza hirietan, nola hobetü eskualdeko hizkuntzen erakaskuntza eta azkenik eskualdeetako hizkuntzen eta ekonomiaren arteko lotürak izanen dira, besteak beste mintzaldi-eztabadaka ezberdinetan jorratüko diren aipageiak.