Xiberoa Herri alkargoak eskolako erritmoen erreforma plantan ezarri behar lüke.

Inprimatu

Iragan ostegüneko biltzarrean, Xiberoa Herri alkargoaren gehiengoak, eskolako erritmoen erreformako antolaketa berria bere gain hartzea erabaki dü. Erreformaren plantatzea, herri bakotxari üzteko proposamena aldiz gütiengoan egon zen eta beste bi proposamenak hatsarretik baztertüak izan ziren, eskolaren eskümen osoa hartzea edo eskola ondoko aktibitate güzien ardüra hartzea, haurzaintza eta kantina barne. Orai herriek baieztatü behar düe alkargoaren erabakia eta gaüzak zentzü hortan üngüratzen badira, eskola ondoko aktibitateen antolaketa alkargoaren  gain dateke eta  lan talde ezbardinek adostüko düe Lürraldeko hezkuntza xedea, 2014eko eskola sartzearentako planta ezarri beharko da.
Dominika Boscq alkargoako lehendakaria :

Xiberoan, 22 eskola kondatzen dira, 18 püblikoan 700 ikasleekin, eta 4 pribatüak 270 ikasleekin. Erreformaren aplikazioneak, bataz beste 160 euro haurkal kostatü behar lüke. Estadoak 50 euro haurkal hitzman dütü, eta Sohüta, Urdiñarbe, Mendikota edo Arrokiagako eskolak DRS dispositibo berezian honartürik badira berriz, haurkal beste 40 euro gehitü behar lüke. Erreformaren antolaketa inganio batzarri güne bezala deklaratürik baldin bada CAF-aren lagüntzak ere biltzen ahalko dira.