LARPSeko gazteek antzerki ebilaldi bat proposatzen deizüe gaur 8ak eta erditan

Inprimatu

Larps lizeoko terminaleko ikasleek Tokia antzerki konpainiaren lagüntzarekin, frantsesezko antzerki bat emanen düe ostegün gaian Maulen gaindi.
Errefüsiatüen gaia düe haütatü beren antzerkiarentako. Errefüsatien ibilbidea hanitx aipatürik da hedabideetan, bena aldi huntan errefüsiatüen geia ezberdinki aipatüko da.
Antzerki bat beno, ibilbide bat dateke Tokia kompainiako kasernan abiatüko dena. Gela edo sala esberdinetan errefüsiatü zonbaiten ibilbideaz sentsibilizatze bat eginik da, arte sorkuntza hanitxen nahastez, izan soinü, marrazki, antzerki edo orano bideo.
Ximun joan zaikü mauleko Tokia theatre elkartearen kasernara, elkartekoen lagüntzarekin han beitzien Larps-eko ikasleak, lanean :


Hitzordua ostegun gai huntan 8.30tan Mauleko Tokia Theatre elkartearen kasernan.