Gehitüek ere sartzea düe!

Inprimatu

Xiberoko gau eskolak ürrietaren 3an eginen du sartzea. Hortako izen emaiteko setemearen 23a arte bada. Aurten ere bai, herri batetan hein berrako 8 pertsonek talde bat osatzen badüe, Gau eskolakoak herri hortara joaiten ahalko dira kurtso emaitera. Barkoxen eta atharratzen egiten düen bezala.
Maritxu Goyacq diharüzaina eta Patxi Patalagoiti langilea :

Bestalde Maulen lehen bi urtekoendako 6 oren dutue asteka, 3 ta 4 urtekoentzat aldiz, 3 oren klasean eta 3 oren interneten bidez, hots beren etxetik edo nonahitik. Audela, aurten EGA edo Eüskararen Gaitasun Agiria igan nahi düenendako talde bat osatü gei düe. Jakin behar da prezioak badiela langabetü eta erretretadünendako. Horrezgain herri elkargoak ere %30a beregain hartzen dü. Eta bada manera ere Euskara kurtsoak CPF edo fprmakuntza professional gisa kondatzea. Azkenik oritarazten deiküe 2017an igaiten dela KORRIKA, xiberoan martxoan igan behar lizatekealarik.