Jente andana bat Cesta Puntarentako Mauleko Jai Alaian

Jente andana bat Cesta Puntarentako Mauleko Jai Alaian

Inprimatu

Aspaldi ez zen hainbeste jente hüllantü Cesta punta partidentako Canal + telebista kateak du Pro Tour lehiaka antolatü zazpi Jai Alai desbardinetan. Igaran astean Pro tour’eko finalerdiak igaranik, 200 bat jenteekin; igante hontan 500 bat hullantü dira finalen ikusteko. Azkenean 2. Heineko finala 1. Heinekoa beno ejerrago izan da. Audela 2.ekoan 2 xiberotar baziren (Damien Ourthe ; Gillen Oyhenart) Azkenean 1. Heinean püntü bakotx batez nausitü dira Patxi Tambourindeguy - Pierre Etcheverry / Mikel Egiguren - Stéphane Amati-ren eretzean. Jente hüllantzeaz gain, telebista katearen bidez Maule eta Xiberoaren irudi ejer baten emaitea kausitü düela uste dü Mauleko pelota batarzünak. Cedric Samalbide :