Queheille Lambert berriz nausi Xiberoko Txapelgoan!

Inprimatu

Bi ebi txorten artean heltü dira halerik ere xiberoko txapelgoako finalen emaitea !

 

Arramaitzetik goiti plazaz plaza ebilten dira esku huskako pelotakariak.

Atzo Urdiñarben, egin dira bi eta lehen maileko finalak.

Hatsarrean goizan partidak egin behar balin baziren, ebiarengatik, arrestiko 4ak30arte egüki behar izan düe pelotakariek.

Florian Mendiburre eta Patxi casenave hatsarrean partida eramaiten balin bazüen,  lüzaz tiran egon dira bi ekipak.

Ürrentzean Ximun Lambert eta Sebastien Queheille nausitü dira.

Xiberoko txapelgoako antolazaleak kontent agertü dira. Geroz ta jente haboro esku huskaren ikustea hullantzen dela dioie.

Irabazlek eta Xabi Elgart antolazalea: