Ondarearen egünak Xiberoan

Inprimatu

Arkeologia date aipagei nausia Xiberoan, Ondarearen Egünaldien karietara. Bereziki Pierre Boucher-ek, 50 urtez Arbailletan eraman düan ikerlana ohoretan date. Altzürükün, neskenegün eta igantean hainbat hitzordü proposatzen dira. 10.30etan Herriko salan, Dominique Ebrard-ek idatzi düan « 50 urte arkeologia Xiberoan Pierre Boucher-i (1907-1997) omen egite » libürüa eta erakuskaren presentazionea eginen da. Egüerditan, Arbailletako kantoreak emanen dütüe, Maddi Oyhenart, Beñat Ahantxet, Jean Mixel Bedaxagar, Niko Etxart eta Mixel Etxekopar-ek. Arrestitan bi mintzaldi eskeiniko dira, 14etan Altzürüküko Ürrüti jauregiaz Joël Larroque-n eskütik eta 15.30etan Ite-ko trikü harrietaz Jesus Mari Arruabebarrenarekin.
Robert Elizondo Ikerzaleak alkarteko lehendakaria :

 Pierre Boucher

 

Igantean Pierre Boucher-en erakuska egün orotan ikusgei date eta 10etan Altzürüküko protohistoriko gaztelüala ebilte bat proposatürik date.