Piarres taldea Maulen aritüko da neskenegünean.

Inprimatu

Piarres rock taldea neskenegünean gaüko 22etan Mauleko Zinka ostatüan ariko da. Piarres, hamabost urte hontako lagün arteko talde bat da. Bere berezitarzüna da, besteek egin kantoreen arrahartzea eta rock zainhart baten maneran emaitea. Arrahartü dütüen talde edo kantari zonbaiten izenen aipatzeko baizik ez bada, AC/DC, Nana Mouskouri, Dalida, Boney M, Eros Ramazotti edo Prodigy. Talde honen berezitarzüna ez dau haütü hanitx hontan baizik bermatzen, taulada gainean beren jauntsi eta presentziak holako psykedeliko delirio bat beitü ere. Taldearen helbürüa sinplea da, jentearen txostakaztera eta dantzan ariaraztera.
Iñaki Ospital taldeko gitarista :