Jean Pitrau pastoralaren sartzeak salgei.

Inprimatu

Jean Pitrau pastoralaren sartzeak 15€tan erosgei dira oraidanik, Maulen Xibero Bio salgian, Atarratze eta Mauleko turisma bülegoetan eta Xiberoko turisma bülegoaren internet günean. Xiberoko Ikastolek prestatürik leküko ekoizpenekin eginik bazkariaren leküak aldiz, etxekitzen ahal dira deitzez 06 74 96 79 38 edo 06 24 92 55 16 telefono zenbakietara.
Jean Pitrau pastorala, Atarratzen üztailaren 24ean eta agorrilaren 7an igantearekin emanen da. Goizeko 10etan meza Atarratzeko elizan, ondotik karrika üngürüa, bazkaria, 15.30etan pastoralaren emanaldia, eta ondotik besta. Agorrilaren 7an meza Maidalenako kaperan dateke. Xiberoko Botza eta Euskal Irratietan üztailaren 18tik harat, egün oroz aipamen bereziak eginen dira.