Kongoko dantzak ikasteko parada neskenegün hontan

Inprimatu

Neskenegün hontan, afrikano dantza ikastaldi bat badate, Kongoko erakasle batekin. Erakaslea bere müsikariarekin jinen da. Eta Kongoko ürratsen ikasteko parada badate hiru orenez. Beroaldiaz gainn koregrafia bat erakatsirik date ere bai. Iragan aldian, hots Bolikostako erakaslearekilan, 28 jente hüllantü ziren, 17 eta 70 urteren artekoak. Hanitx xiberotarrak baziren ere, Paue eta Baionarik ere jinik ziren zonbait. Neskenegün hontan, Mauleko Champo lizeoan date arrestiriko 14:30tan. Hura ekarri behar da bena dutxatzeko parada badateke halere.
Izenaren emaiteko deit Maider Dascon antolazalea : 06.51.01.84.56