Gaü eskolaren gaüaldia Zinka ostatüan, neskenegün hontan

Inprimatu

Gaü eskolaren negüko kontzertüa iraganen da neskenegün hontan Zinka ostatüan, arratseko 7etarik goiti. Urtean zehar hainbat egintza antolatzen dü barnean düan animazio taldeak. Ikasleak beren artean ezagüt ditean eta eskoletzaz kanpo eüskaraz aritzeko lekü bat izan dezen. Neskenegün arrats hontan, 7 etarik goiti arren, Tefalo (rock blues) taldearekin hasiko da züntzür bustitzea. Gero aihari bat izanen da. Azkenik TIOFAIDH AR LA eta ZIKIRO TENDENCIES taldeek bazterrak igiaraziko dütüe, post punk basa batekin. Gaüaldi osoarentako 8euroko sartzea date (5 kontzertürentako baizik ez date hola).
Patxi Patalagoiti :