25. Urtea ospatüko düe Basabürüko ihauteek!

Inprimatu

Barantailaren 26an agitüko dira Basabürüko Ihauteak eta 25 urte ospatüko dütüe. Hitz ordü berezi horrentako Eliane Heguiaphal eta Beñat Laborderen ihauteetako argazki erakuska bat izanen da. Saltegi guzietan ezarririk dirateke, lehenagoko urtetako argazkiak. Aurtenko antolaldiarentako, urte oroz horra diren taldeez gain, lehentze badate Iruneko La Burunba elektrotxaranga.
Pauline Chuburu :

 

Egitaraua :


10ak30 Xiberoko lasterkaldiaren ürrentzea eta meza
11ak30 parpiñatze ikasgia bat Mailiz Errezarret-rekin.
11ak30 Erretreta etxean, animazioneak
12ak00 Haurrentako joküak, Ludicaverne alkartearekin
12ak00 Atarrazeko dantzarien jauziak.
12ak15 Müsika eta paztetx
13ak00 Herriko jatetxeetan, bazkaria
16ak00 Karrika üngürüaren hastea : La Batakouma, Les Eclectic's, Kilimons, les Band y n'amics, La Burrunba elektrotxaranga, musik'alde eta joaldunekin
17ak30 San Pantzarren epaitzea
18ak00 Joxe Replay taldea plazan (Prefosta alkarteak antolatürik)